Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Erreportajeak

Euskadi Irratia Erreportajeak

Krisia eta estresa

Ainhoa Etxebeste

Euskadi Irratia

Ekonomia krisialdiak langileen estres kasuak areagotu al ditu? Ainhoa Etxebestek Euskadi Irratirako eginiko erreportajea.

Audioak (1)

Ekonomia krisialdiak langileen estres kasuak areagotu dituen jakiteko goizegi dela onartzen du Eñaut Aramendi LABen Baionako ordezkariak. Puntu hori etorkizuneko datuek erakutsi beharko dute. Eñauten iritzian dagoeneko frogatuta dagoena azken 50 urteotako lan dinamikak estresa areagotu egin duela da.

"Zerbait gaizki eginez gero langileak konpodu behar du"

"Taylorismotik Toyotismorako aldaketak " lan baldintzak okertu ditu. Alegia, munduko bigarren gerra eta gero produzitzea zen garantzitsuena eta horretarako talde-lana ezinbestekoa zen. Gerora banakoaren aldeko apostua egin du lan merkatuak, eta produkzioaren ardura eta zama langile bakoitzaren bizkar utzi da "produzitzen denak langile baten zenbakia darama, eta zerbait gaizki bada langile horrek konpondu behar du gaizki egina bere lan orduetatik kanpora". Gainera , "lana ondo egin nahi duzu eta nagusia horretaz baliatzen da, egin hau, egin ondo, egin fite" askotan zureak ez diren ardurak hartuz.

France Telecom-eko heriotzak

Presio gehiegizkoaren eraman ezina, lan gaixotasun bilakatzera irits liteke "pusatzen da, pusatzen da eta presioak zure burua hiltzera eraman zaitzake". Horrela arrazoitzen dira esate baterako France Telecom. entrepresako zuzendari eta langile zenbaitekin gertatatu dena ,"30 etik gora langile hildako dira asumitzen direnak" baina Eñautek ez du zalantzarik kasuak askozaz gehiago direla baieztatzeko.

Heriotzek gizarte Frantziarrean sortutako zurrunbiloaren ondorioz estatuak ezinbestean sortu behar izan du batzorde bat eta mila langiletik gorako enpresak lan arriskuak aztertu eta neurriak hartzera bultatzuz .

Arriskuaren arabera, enpresa zerrenda gorriak, laranjak eta berdeak osatu dituzte .Eñautek, France Telecom. zerrenda laranjan sartu dutela zehazten digu eta Iparraldean badituela lantegiak . Zerrenda gorrian dago esate baterako "Altis Eroski France hipermerkatu sarea , aspaldian sakatu dugu ez duela langileen alde ezer egin nahi" .

Formakuntzarako bulegoak

Elgoibarko Zer Ikasin formakuntzarako orientazio bulegoan , emakume eta etorkinen galderak erantzuten zituzten batez ere. Orain eta krisialdia tarteko "zerbitzuaren erabiltzaile profila aldatu egin dela" antzeman du Leire Alberdi orientatzaileak. Estres gehiago ere antzeman dute. Izan ere , "Krisialdiak ez dio bakarrik ekonomiari eragiten , emozioei ere bai".

Leirek ezinbestean aurrera begiratu behar dela azpimarratzen du "egonean egoteak ez du ezertan laguntzen" eta langabezia egoera "formakuntza gehitu eta garapen pertsonalean aurrera egiteko" aprobetxatzeko aholkua ematen du.

Elgoibarko IMHn kokatuta dagoen orientazio bulegoa bezala, eskualdekako zerbitzuak daudela eta dohako zerbitzu hauek baliatzeko . "Horretarako gaude" esaten digu.

Ajenda bat erosi , helburuak jarri eta betetzen joatea da onena "depresioaren zulo beltzean" erortzea saihesten laguntzen duelako . Beti tarte bat utziz kirola egin edo aisirako . Eta jende artean bili , besteen arazoak nor berarenaren egoera perspektibarekin ikustarazten duelako .

Entzun hemen erreportaje osoa!