Erreportajeak
Euskadi Irratia Erreportajeak
Gizakia Helburu
Ainhoa Etxebeste
Euskadi Irratia
Droga-menpekotasunaren berri 80 hamarkadan izan genuen Euskal Herrian . Bereziki heroinak milaka gazte hartu zituen bere mendean eta garai hartan izan zen fenomenoaren kontzientzia.
Aurrena, droga-menpekotasuna eta gero bere ondorioak , kartzela , marginalitadea , gaixotasuna eta batez ere HIESak aurrean eraman zuen belaunaldi oso bat.
Gizakia Helburu
Errealitate horri erantzun eta irtenbidea bilatu nahian sortu zen orain 25 urte Gizakia Helburu proiektua Gipuzkoan eta gerora zabaldu zen beste lurraldeetara ere. Urte guzti hauetako esperientziak proiektua sendotu, zabaldu eta antolatzeko baliabideak eman dizkie eta "desengantxatzeko" laguntza eske joan diren erabiltzaileak ez dira falta izan bitarte honetan .
Joxemari eta Maider
Gizakia Helbururen Hernaniko egoitzak berri usaina du oraindik. Han lan egiten du Joxemari Izeta terapeutak eta bertan jasotzen du laguntza Maiderrek ere "21 urte ditut eta orain hamazazpi bat hilabete naiz erabiltzailea . Estresatuta negoen , lagun faltan eta kontsumitzen hasi nintzen" .
Joxemarik duela hogei urtetik lan egiten du droga-menpekoekin eta teoria garatua du "adikzio munduan dabilen pertsonak giza-harremanak dezepzioan bizi ditu eta sustantziek besteen beharrik gabe zerbait sentitzen laguntzen diote".
Adikzioek ordea beste arazo batzuk eragiten dituzte , askotan droga-menpekoa gizartetik kanpora utzi arte.
Drogak
80 hamarkadan Heroina izan zen jaun eta jabe eta gaur egun berriz dabil merkatuan, baina Kokaina, eta Speed-a dira gehien kontsumitzen diren sustantziak , alkoholarekin batera.
Familia eta lagunartea
Maider ez da damutzen hartu zuen bidearekin ; hobeto dago eta etorkizun hurbila antolatzen ari da . Onartzen du "asko kosta zitzaidan etortzea", amak egin zion bidea eta harekin asko hitzegin ondoren hartu zuen proiaktuan sartzeko erabakia "borondatea jarri behar da".
Joxemarik azaltzen dit "pertsonak Inter-subjetiboak gara eta talderik gabe ez dago ezer". Lanean hasten direnean Familiarekin lan egiten dute . Pertsona bakoitzaren ibilbidean atzera egin eta gertakariak aztertuz "kateatuta geratu diren arazoak" bidertau gabe aurrera pausoak ematea zaila delako.
Irtenbidea
Gizakia Helburun izan den hilabete hauek baliatu ditu Maiderrek lehen atera ez zuen eskola graduatua ateratzeko eta bere buruaz eta inguruarekiko harreman moduetaz ikasteko .
Joxemarik desmitifikatu egiten ditu drogak "lan pertsonala egin behar da eta soluzioak nork-bere buruan aurkitu eta ez kanpoan"
Drogarekin arazotan dabilenari "etortzeko" eskaintea egiten dio ozen Maiderrek.