Erreportajeak
Erreportajea
Web mugak eta Mugarriak
Ainhoa Etxebeste
Euskadi Irratia
Ezkio-Itsasoko udalerrian muga eta mugarriekin dagoen arazo historikoari heldu nahi izan diote eta badira hilabete batzuk elkarlana hasi zutela gauzak behar bezala definitzeko.
Behingoz. Izan ere lurren erregistroa askotan ez dator errealitatearekin bat eta lisker eta arazo askoren itur-buru izan da urteen joanean. Hala, Ezkio-Itsasoko udalak auzolanean ekin dio lan nekezari. Inaxio Galdos da nekazaritza zinegotzia eta berak gidatzen duen nekazaritza batzordearen ekimenez egin zaie proposamena herritarrei nork bere lurrak identifikatu eta mugantearekin adostuz behar bezala erregistratu ditzatzen.
Erregistroa eta katastroa
Pilar Zubiarrain abokatuari, denok ulertzeko moduan erregistro eta katastroaren arteko diferentzia azaltzeko eskatu diogu "Lurrak erregistratzeak jabetza ematen dizu" esan digu erregistroa estatuko erakunde bat dela zehaztuz . Katastroa berriz Foru aldundien esku dago Euskal Autonomi erkidegoan "katastroak berriz ,jabetza planotan zehazten
du zergak horren arabera kobratu ahal izateko".Eta hortxe dago koxka, izan ere zerga gutxiago ordaintzeko garai batean zirenak baina metro gutxiago aitortzen ziren askotan eta akats historiko horren ondorioa da gure egunetaraino iritsi dena.
Adosteko borondatea
Ezkio Itsason , mugak zehazten nola hasi eztabaidatu zuten eta "errazena bakoitza bere mugantearekin mugarriak adosten hastea zela ikusi genuen , puzzlea osatuz" Inazio Galdos Ezkio-Itsasoko nekazaritza zinegotziak azaldu digunez "ez zegoen egunik udaletxera norbait muga konturen batekin iristen ez zenik". Udalak epea jarri eta hasi ziren herritarrak lanean Iñaki bezala "mugantearekin geratu ,geratzen ziren mugarriak bilatu eta ez zeudenak edo galdutakoak adostu eta berritu ditugu". Behin lan hori eginda GPSaren bidez hartzen dituzte adituek koordenada zehatzak betirako geratu daitezen eta Udaletxean agiri bat zinatzen dute bi aldeek mugarriak eta GPSaren datu guztiak ondo zehaztuta utziz. Plano horren kopia bana jasotzen du beretzat basaerritar bakoitzak . "Metro baten gora beheran, borondatea izanez gero ez da zaila gauzak adostea" azpimarratzen du Iñakik" lur hauek balio sentimentala dute, balio materiala baina gehiago" eta horretan bat datoz Iñaki Galdos eta Pilar Zubiarrain abokatua ere.
Hareago, "epaitegietara joatearen arriskuaz" ohartarazi gaitu abokatuak "zuk frogatu behar duzu eta askotan froga ahulak izaten dira eskura ditugunak". Lur kontuetan epai anbiguo eta bitxi asko daudela azaltzen du. Oinordetza eta testamenduetara begira gauzak ondo zehaztuta nola utzi galdetuta" eskrituratan guar egungo mugakideen izenan ondo zehaztu eta lur horiek hartzen duten parzelako zenbakia eransteak" asko lagunduko duela etorkizunera begira esan digu .
Asko aurreratu da
Inazio Galdos gustura dago Ezkio-Itsasoko lurren puzzlea osatzen ari direlako "erdia baina gehiago eginda dago eta beste asko gutxiren faltan" eta beste zerbaitek ere maten dio poza" nik dakidala liskar berririk sortu ez duelako" mugak zehazteko herrian egin duten lanak "betirako pakeak egitea" gauza handia da beretzat .