Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Erreportajeak

EITB +

Adopzio irregularrak

Ainhoa Etxebeste

Euskadi Irratia

Zalantza izpirik gabe hitz egiten du Cristina Diaz Carrasco Irundarrak. "Adoptatuak ez, lapurtuak" esaten du 60 eta 90 urte bitartean egin ziren adopzio irregularrei buruz hitz egiten duenean.

Cristina eta Flor Diez Carrasco Anadir Estatuko adopzio irregularrak argitzeko helburuz sortu den elkarteko kide dira . Izan ere beraien anaia modu horretara desagertarazi zuten susmoa dute. Jesús , 1967ko azaroan.

Susmo bikoitza

Cristina eta Flor Euskal herrian hazi eta errotu dira , baina amaren aldeko familia Cadizkoa zen. La Linea de la Concepcionen bizi zen amona, han igarotzen zituzten udak haur garaian eta hara joan ohi zen ama haurrak izateko garaian. Han jaio ziren sema alaba guztiak eta hantxe hilobiratu zuten Jesús anaia, jaio berritan hil zenean, "hala esan zioten behintzat amari, Jesús, hilda jaio zela" azaltzen du Flor-ek. Amonak hilotza ikusi nahi zuen eta La Lineako erietxeko deposituan azaldu zen; "osaba lekuko da, ''hau ez da nere biloba'' esaten zuen gure amonak besoetan jarri zioten haurra ikusi zuenean" . Ez zioten hilotza erakutsi nahi eta lortu zuenean kalean zebilen argazkilari bati deitu eta argazkia atera arazi zion, "nik uste berak zeukan susmo txarraren froga utzi nahi zuela argazkiaren bitartez " azpimarratzen du Cristinak .

Irundarren ama hil zenean , hilobi batean elkartu nahi izan zituzten ama-semeak eta erregistroetan bila hasi ziren "baina ez zegoen gure anaiaren heriotzaren daturik". Hilerrian esan zieten "erregistrorik ez badago, hildako haurrik ez dago". Ikertzen hasi eta argibiderik ezean bere jaiotza erregistroa eskatu zuen Florrek La Lineako udal ereitxean, bera ere han jaio baitzen eta beste sorpresa bat hartu zuen "H eta M , alegia Hembra eta Varon" bi haurren erreferentzia. "Gure familian biki asko dago eta nire haurdunaldian amak tripa handia eta bi haur izango zituen ustea izan zuen. Ni oso txikia jaio nintzen ordea".

Nire bizitza gezurra da

Antonio Barroso Anadir elkarteko presidentea da. Berak ziur daki berea, adopzio irregularra izan zela. "Nire bizitza gezurra da" esaten du "nere ama, ez da nere ama biologikoa jaiotze agiriak besterik esaten duen arren". Adoptatu zuten susmoa txikitatik izan zuen, baina agiriek seme biologikoa zela frogatzen zioten "37 urte zituela iritsi zen aitormena" bere lagun urkoaren aita erietxean eta hil zorian zegoela aitortu zuen "nere laguna eta biok Zaragozan erosi gintuzten. Apaiz bat eta moja batekin egin zuten tratua".

Jakiteko eskubidea

Antoniok ordea, gezurrezko agiri ofizialak ditu eta "jakiteko eskubide konstituzionala" aldarrikatzen duelako jo du auzitara. Epaitegiek auzia sistematikoki artxibatu egin dute ordea eta erantzunik ezean , Anadir elkartea sortu eta adopzio irregularrek kaltetutako biktimen elkartea sortzea erabaki dute.

Martxan jarri eta hilabete gutxira lortu dute ehundik gora lagun elkartzea "haurrak kendu zizkieten gurasoak eta irregularki adoptatutako seme-alabek osatzen dugu". Urrian zuten estatuko fiskal nagusiarengana jotzeko asmoa, baina asmoa datorren udaberrira arte atzeratu dute "indarrak batu, eta eskaria eraginkorragoa izan dadin" .

Ez nahastu memoria historikoarekin

Diez Carrasco ahizpek bezala , Antonio Barrosok ere ez dute auzia Memoria historikoarekin lotzerik nahi. "Ezagutzen diren azken adpozio irregularrak 90 hamarkadan gertatu ziren eta ordurako Franco aspaldian hilda zegoen" oroitarazten dute . "Zenbait mediku, emagin , elizako kide , eta erregistroetako funtzionariek osatzen zuten tramaz" hitz egiten dute ; hauek antolatu zuten negozioaz. "Egin duten kalteak,ez du atzera bueltarik" baina gutxienez arduradunak azaleratzea eskatzen dute "batzuk bizirik eta oraindik ere lanean ari baitira".