Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Erreportajeak

Erreportajea

Urtain, mitoa bizirik

Ainhoa Etxebeste

Euskadi Irratia

Urtain mitoa ez da hil. Joxe Manuel Ibarrek 1992ko uztailean egin zuen bere buruaz beste, Bartzelonako joko olinpikoak hasi baina egun batzuk lehenago

Madrilgo bere etxetik, El Pilar auzoko 10garren pixutik, salto egitea erabaki zuen. Negozioak ez zihoazen nahi bezala, boxeolariak ez zuen itzalik iada, hala ete Urtain mitoak berriro bete zituen egunkarietako azalak eta telebistetako irudiak.

Frankismoko izarra
Mitoak bizirik dirauela erakusteko beste datu bat, Animalario
Konpainiak Urtaini eskaini dion ikuskizuna izaten ari den arraskasta da. Estatu espainiar osoko aretoak bete ditu eta hori ikusita, orain telebista kate batek hartuko du lekukoa Zestoako TIGREaren bizitza jasotzeko.
Frankismoaren azken urteetan loratu zuten boxeolariaren izena eta izana. 1968-1977 urte bitartean lehiatu zituen 68 konbateetatik 58 irabazi zituen eta horietatik 41 K.O.-z. Aurkaria jokoz kanpo uzteko zeukan abileziak eragin zuen, etxe asko eta askotan familia osoak telebistaren aurrean jartzea, borroka zegoen gauetan .


EITBko artxiboak
EITBko artxibategian Urtaini egindako elkarrizketa bakar bat jasotzen da. Joxe Mari Iriondok, 1986an, Joxe Manuel Ibarri Aurrez aurre saioan egindako elkarrizketa da. Zigarroa erretzen ageri da Urtain, zaharkituta, baina asmoz beteta. Boxeolari garaiko kontuak errepasatzen dituzte hizketaldian, baian baita kirol horretan murgildu aurreko proba-gizon garaiak ere .

Harrijasotzailea
Harrijasotzaile bikaina izan zen Urtain. Harri handiekin markak jarri eta kontrariorik gabe geratu zenean erabaki zuen hain zuzen ere, boxeoan murgiltzea. Idi probak alaitzen zioten baita ere bihotza , Joxe Manuel Ibarri . Izan ere apustua , Ibartarrei zuzenean lotutako afizioa zen. Anjel Lertxundiren Hamaseiga-rrenean aidanez nobelak oinarrian jasotzen du Urtaindarren aita hil zuen apustua.

Zarama musika taldeak aldiz , Urtain boxeolariari eskaini zion
Abesti bat Binilo bala diskan. Aipatutako guztiek eta Anttoni Ibar, Urtainen arrebaren kontakizun arina dira aste honetako erreportajeak eskaintzen dituenak.