Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Erreportajeak

Erreportajeak

Lantegi historikoak azkenetan?

Ainhoa Etxebeste

Euskadi Irratia

Gain behera ekonomikoak eta bereziki Estatu Espainiarrean onartu den lan erreformarako legediak zuzeneko lotura dute Gasteizko BH eta Bergarako TAVEX lantegieengan.

100 urtetik gora dituzten BH bizikletak edo eta Bergaran mendeetan zehar egin izan diren oihalen ekoizpenak zalantzan jarri dituzten albisteak zabaldu dira. Azkenaldiko gain behera ekonomikoak eta bereziki Estatu Espainiarrean onartu den lan erreformarako legediak zuzeneko lotura dute asmo horietan Gasteizko BH eta Bergarako TAVEX lantegietako enpresa batzordeen ustetan.

Bergara eta Oihalgintza

TAVEX oihalgintza lantegian 62 langile daude gaur egun. Eta enpresako zuzendaritzak lanpostu guztiak ezabatu nahi ditu ia bi mendeko historia duen sektorea bertan behera utziz. Xabier Larrañaga, algodonerako langile aurrejubilatua da. "Hogei urteko epean oihalgintza bi mila langiletik 62ra jeitsi" dela gogorazten digu eta orain Bergarako bailadan sektore historiko izan dena zeharo galtzeko zorian dagoela. "Azul bergara esaten zitzaion orain mende eta erdi Algodoneran egiten zen oihal motari" eta mahoizko erropa horien arrastoa herri baten kulturan garatzen dela azpimaratzen du "Kostako herrietako jaietan erabiltzen diren jantziak edo eta Olentzeroren galtzak" jartzen ditu lekuko gisara.

BH Bizikletak

BH bizikletak, Eibarren hasi ziren ekoizten 1909an.&' || 'nbsp; Beistegi Hermanos, XXI. Mende erdian aldatu zen Gasteizera eta Jundizen dago kokatuta orain bizikleta lantegia. "Bideragarritasun falta" arrazoitu du enpresak, erregulazio espedientea aurkezteko Manolo Perez , Bialsa-ko enpresa batzordeko buruak azaldu digunez . "Egun lanean ari garen 47 langileetatik, 38ren postuak ezabatzeko erregulazio espedientea aurkeztu dute eta piskanaka beste horrenbeste egin nahi dute beste guztiekin" esaten du haserre&' || 'nbsp; "Euskal Herriko ekoizpena amaitutzat ematen duten albisteak” irakurri dituelako egunkarietan "dena egina balego bezala".

Deslokalizazioaren ondorioak

BH-k egun Portugalen eta Asian ditu lantegiak ."Hango ekoizpena merkeago ateratzen zaio, baina guk bizikleta onenak egiten ditugu ordea" esaten du kexati enpresak antolakuntza eskasa erakutsi duela eta Jundizko lantegirako hitzeman zuena ez dela betetzen ari gogora ekarriz .

Bergarako TAVEXen ere antzera dira gauzak. Mahoizko oihala egiteari utzi eta Bakeroak , Denia-a egin da azken hamarkadetan , baina buru gutxirekin eta azkenerako "hondarrak egiten" aritu direla dio Xabierrek.
Deslokalizazioari esker, TAVEX taldearen Maroko eta Brasilgo lantegiak aritu dira merkeago ekoizten "baina merkea garesti ateratzen dela" bistako gauza da bere ustez . Eta mendeetako
esperientzia duen sektore bateko ezagutza ezin dela une batetik bestera hiltzen utzi salatzen du "xentimorik ez da inbertitu azken urtetan", 2000 urtean hitzeman zen plana ez da bete.

Bi lantegi historiko hauen lehenaz eta orainaz aritu gara aste honetako erreportajean .