Erreportajeak
Erreportajea
Haur adoptatuak
Ainhoa Etxebeste
Euskadi Irratia
Xabier Calvillo, Gipuzkoako Ume Alaia adopzio-familien elkarteko presidentearekin aztertu dugu, batez ere, gaiaren ikuspegi psikologikoa.
Gordin, zehar-hizketarik gabe hitzegiten dute adopzioaren inguruan dakitenek. Adopzio guraso, zein haur adoptatueekin lan egiten duten psikologoek argi eta garbi estaten dute "adopzioaren aurretik beti izan da abandonoa, haurra eta ama biologikoaren arteko haustura". Zilbor hestea haustera iristeko arrazoiak milaizan litezkeen arren "amaren heriotza , tratu txarrak, arazo ekonomikoak …edo eta beste asko" egoera horren atzean
Ondorioa bat eta bakarra da Xabier Calvillo, Gipuzkoako Ume alaia adopzio-familien elkarteko presidenteak azaldu digunez ,"adopzioan eman duten haurrak bere ama biologikoarekiko lotura galdu du eta eten horrek bizitza osorako utziko dio arrastoa".
Informazioa ezinbesteko
Joana Castro psikologoak, Adpotia elkartetik lan egiten du haur adoptatuei eta beren adopzio-gurasoei errealitate horretan sortzen diren arazoak gainditzen "egoera ulertu eta haur hauek dituzten gabezia afektiboak bideratu eta jarrerak interpretatzen laguntzen dugu gure esperientziatik".Izan ere haur adoptatuek, biologikoek jaiotzetik duten kabi segururik ez dute ezagutu, edo eta zutena hautsi egin zaie eta inguru berria sortzeko zailtasunak izaten dituzte. Etxe, eskola eta inguru berrian errotu behar dute "eta hori guztia lau bost edo sei urterekin egiteak oso zaila behar du”". Ernestoren iritzian,"momentuan ez zara konturatzen, ez dakizu non sartu zaren" hala ere ez da damutzen bikotekidearekin hartu zuten erabakiaz. Adoptatutako bi seme dituzte "eta prozesua berriro errepikatuko genuke" aitortzen du; hori bai gaur egun daukan esperientzia eta informazioarekin. Izan ere, adopzio elkarteetan eskuratu litekeen laguntza gauzak asko errazten dituela deritzo "besteren esperientziatik asko ikasten baita".
Nerabezaroa
Nerabezaroa izaten da garai zailenetakoa ,adoptatatutako haurrak bi lan ditu identitatea bilatzerakoan "bi identitate azalduko bait zaizkio" adopzio familiatik aldentzeko eskatzen diona alde batetik eta aldi berean familia biologikoaren oroitzapena. Bide hori egiteko etxekoak alboan izateak bidea asko errazten du.
Peru eta Luix
Peruk 15 urte ditu, Luixek 11 eta biak hartu zituzten adopzioan. Familia biologikoaz dituzten oroitzapenak azaltzeko ez dute arazorik izan beren gaur egungo gurasoen aurrean "horrek lagundu egiten du" azpimarratzen dute. Peruren oroitzapenak lausotuta daude "ez dut garbi gogoratzen" horregaitik ahal duenean gustura joango da Peru-ra bere arbasoen berri jakitera. "Joan nahi dut" esaten du eta irrifarra ateratzen zaio ezinbestean. Aldiz Luixek ez du presarik oraingoz, "hemen ondo nago".
Arrazakeria
Peruk bezala Luixek, irainak eta isekak izan dituzte. Luix Afrikatik heldu zen eta azala beltza du, Peruk Andeetako indigena zantzuak. Lan handia egin behar izan dute oztopoak eta egoera onartzeko "ni, naizen bezalakoa naiz" esaten du Peruk , baina bistakoa da min handia egin diotela inoiz. Adoptia elkarteak egindako txostenak erakusten du nazioartean adopzioan hartutako haur ia guztiek izan dituztela arazoak eskolan "onartzen dena baina arrazakeria kasu gehiago dago" azaltzen du psikologoak. Ume alaia elkarteko presidenteak berriz gauza bat du argi, "adopzioan hartzen diren haurrak egoera zail guzti horietarako prestatu behar ditugu" eta horretan ahalegintzen dira elkartean.
Edonori zabaltzen dizkiote ateak zernahitarako "informazioa eskuratu, edo zalantzak argitzeko" www.umealaia.com da lehio birtuala, 943-24 56 06 telefonoa , baina familia osoak elkarrekin biltzeko joera dute elkartean eta horretarako gonbitea irekia da.