Erreportajeak
"Erreportajeak"
Waldorf Geroa eskola librea
Ainhoa Etxebeste
Euskadi Irratia
Arabako lautadan,Trokonizen kokatuta dago 'Waldorf' pedagogian oinarritzen den Euskal Herriko eskola bakarra.
Geroa Eskola Librea du izen ofiziala eta B ereduan kokatuta dago eta eskolako zuzendariak azaltzen didanez Hezkuntza sailarekin konzertatuta dago .Gaur gaurkoz, 50 ikasle inguru dituzte huar eskola eta lehen hezkuntzan , baina ahaleginetan ari dira epe laburrean D.B.H.-a ere epe laburrean eskaini ahal izateko.
Indarrean dagoen Curriculuma betetzen dute "horretan sinisten dugulako" Joxanek esaten didanez, baina Curriculum hori aldi berean ortugintza , esku-lanak edo eta iruditzen zaizkien gaiekin osatuz aldi berean .Beren ustez "hankamotz geratzen delako bestela hezkuntza ".
Eskola Librea
Waldorf pedagogia Rudolf Stainer (1861-1925) pentsalari eta hezitzaile Austriarraren filosofian oinarritzen da. Alemaniako Waldorf-Astoria entrepresako langileen seme-alabentzat Stuttgard-en eraiki zutena izan zen aurreneko Eskola librea eta handik hedatu zen Europara eta Mundura.
Gizakiaren potentziala aztertu eta garatzean sinisten dute . Erritmoak aipatzen dizkit Joxanek eskua bihotz aldera eramanez eta zehaztuz haurraren "ekimen indarrak" bakarrik heziz pertsona zakarrak eta burua bakarrik landuta intelektuak hutsak lortzen direla "horregaitik bihotzaren erritmoarekin orekatzen dira beste biak gizaki osoak hezitzeko". Gazte libreak hezi nahi dituztela esten dit Joxanek "baina libre izateko jakintasuna izan behar da" eta horretarako giza-banakoaren ikasketa erritmoa errespetatzen dute.
Ainhize irakasleak ere antzera azaltzen du ."Borontade arloa zaindu egin behar da, sentimen arloa zaindu eta elikatu , eta alde kognitiboa ere bai" baina hiruak batera eta elkarrekin "bestela gaixotu egiten gara!" eta horregaitik azpimarratzen du Waldorf pedagogía osasuntsua dela
Natura
Aparteko garrantzia ematen diote naturari . Horregaitik kokatu zuten eskola Trokonizen
zuhaitz eta belar artean ."Bi urte pasa genituen leku egokiaren bila" Joxanek azaltzen didanez eta ainhizek eransten du haurrekin lurra lantzea , lorezaintzan eta ortugintzan aritzeari garrantzi handia ematen diotela. "Ama-lurra errespetatu eta eskertu egin behar dugu ; gure geroa orainean eraikitzen hasi behar" dela sinesten dutelako.
Ateak zabalik
Urtarrilak 29an Geroa eskola Libreak ateak zabalduko ditu . Goizeko 11.00tan eskola erakutsi eta irakasleen ahotik pedagogia berritzaile honen inguruko azalpenak emango dituzte irakasleek. Bai eta proiektua ezagutzera hurbilduko direnen galderak argitu ere.
Waldorf pedagogian oinarrituta dago, esate baterako, Finlandiako irakaskuntza publikoa. Joxanen iritzian Europa Ifarraldeko herrialdeek "beste sensibilidade bat izan dute beti hezkuntzarekiko" garapen ekonomiko hobea izan dute hegoaldeko herriek baino eta " kultura … eta beste behar batzuei erantzuteko aukera izan dute". Hegoaldean konplexu asko ikusten ditu oraindik eta hainbat gauzatarako sensibilitatea ez dagoela era bat garatuta.