Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Erreportajeak

Euskadi Irratia Erreportajeak

Enbargoa, hipoteka garestiaren ondorioa

Ainhoa Etxebeste

Euskadi Irratia

Hipoteka ordaintzea tokatzen zaionarentzat ez dago albiste onik.Euriborrak %1,71ko tasa utzi du otsailean.


Krisiak, familiak hestu lotu ditu ordea eta diru sarrerak gutxitu ahala, etxe bizitzen enbargoak hirukoiztu egin dira azkeneko urte hauetan. Caritasen www.caritas.es eskari berri bat antzeman dute "lehen etortzen ez zitzaiguna"Joxe Ramon Trebiño Gipuzkoako Caritasen gotzain ordezkari denak azaldu digunez, bertako herritarrek "lana galdu ahala ezin diote hipotekari erantzun".

Prozesua sinplea da, lana galtzearekin, diru sarrera murrizten da eta aurreztutako dirua eta inguruko familiarena agortzen denean hasten da benetako zorra "epaitegiko enbargoa gauzatzear dagonean iristen ari zizkigu kasuak; zorra handiegia denean".

Etxea galdu dut

Koldori horixe gertatu zitzaion . Etxerik gabe utzi zuten "egun batean epaitegitik paper bat iritsi eta bat batean ez daukazu ezer".
Saiatu zen etxe bizitzaren enbargoa saihesteko zorra atzeratzen , baina alferrik diru sarrerarik gabe utzi zutelako. Egun 56 urte ditu eta "beti, beti egin izan dut lan" . Ikasten ari zen bitartean, udan saiatzen zen diru pittin bat emango zion lanari heltzen eta karrera amaitu zuenetik berriz "etengabe" egin izan du lana. Azkeneko lanpostuan ordea, berak uste zuenaren kontra, segurtasun sozialaren ordainketarik ez zuen egiten ugazabak eta kontratua eten diotenean "langabezia eskubiderik" ez dauka ondorioz. Inpotentzia handia sortzen dio egoerak "zaila da familiari gertatzen ari dena adieraztea", batez ere seme-alabak dituzunean.

Caritaseko tinbrea

Koldok, aurrez izan duen bizimodua izanda, sekula ez zuen pentsatuko Caritasen atea jo beharko zuenik "baina ez daukazu ezer eta jan egin behar da". José Ramon Trebiñok badaki besteen lekuan jartzen eta atea jotzea zenbat kostatzen den "jendea ematen ohituta dago, ez eskatzen". Horregaitik arazoarekin datorrerari "entzutea" izaten da aurreneko lana "gehienetan ez dauka errurik, baizik eta injustizia baten biktima" izaten dela azpimarratzen du.

Koldorentzat, "arnasa" izan da Caritasek ematen dion laguntza .
Etxeko aterpea ziurtatuta du familiak eta horrek beste lan baten bila lasaixeago aritzeko "indarra" ematen dio. Eskertuta dago Caritasek egin dion harrerarekin , "lagunak ere egin ditut hemen" esaten dit eta kemenez begiratzen dio etorkizunari "zulotik atera- tzen da" esaten didan bitartean.

Banketxeen jarrera

Biek dituzte kritikak banketxeentzat ,Joxe Ramonek banketxeak zuloan sartu zirenean "Finantza eta politika mundua sos deiari erantzuteko prest"egon zirela oso azkar ahaztu dutelako eta gaizki pasatzen ari den herritarrarekin "erruki gutxi" izan dutelako. Krisia lanik gabe geratu direnek ez dutela sortu gogorazi nahi dio finantza munduari. Koldorentzat ez da zilegi hipotekaren zorra , etxebizitzaren enbargoarekin ez kitatzea "non dago legearen arrazoia ?" galdetzen du lau-haizetara.

Elkartasuna

Caritasek, krisiaren ondorioz beharrean daudenentzako diru laguntzak bikoiztu egin behar izan ditu , baina elkartasuna ere neurri berean hazi da eta horrekin eskertuta dago Trebiño. "Krisia galera da, baina baita aukera ere". Eta Koldok garbi ikusten du zulotik ateratzea lortzen duenean laguntzen jarraituko duela "beti bait dago norbait zuloan"


Entzun erreportajea atxikituriko audioan!.