Erreportajeak
Euskadi Irratia Erreportajeak
Gizartearen mesederako lana
Ainhoa Etxebeste
Euskadi Irratia
2005etik Estatu Espainiarrean indarrean dagoen zigor kodeak Gizartearen mesederako lana egitearen aukera zehazten du hainbat delitu txikiren ordezko zigor gisara.
Gaur gaurkoz bide segurtasuneko delituak dira bereziki, gizartearentzat lan eginda kitatzen direnak; hala nola gehiegizko abiaduran edo eta baimen- dutako alkoholemia tasa gaindituta gidatzea. Kopuruz urriagoak dira genero indarkeriak eragindako delituen kasuak.
Gutxietsitako legea
Arrats elkarteak www.arrats.com urteak daramatza gizarteak baztertutako jendeekin lanean. Esperientziaz dakite esklusioa eta kartzela gehiegitan daudela elkarri lotuta eta horregaitik egiten dute ahalegina espiral hori eteteko; kartzelak beteegiak ikusten dituztelako eta presoak bergizarteratzeko benetako ahaleginak hutsalak direlako.
José Mari Larrañaga, Arrats elkarteko koordinatzaileak , "kartzelaren alternatibak" sustatzen ditu bere talaiatik eta zigor kodeak delitu txikietarako arautzen dituen gizartearen mesederako lanak gutsietsita zeudela ikusten zuen. "Inor ez zen mugitzen" eta horregaitik erabaki zuten gizartearen mesederako lanen berri ematen "udaletxe eta GKEei", izan ere zigor kodearen arabera, Justizia Ministeritza, justizia saila eta espetxe zaintza ez ezik, udalerriak eta gobernuz kanpoko taldeak ere inplikatuta daude gizartearen mesederako lana izan litekeenean. Lan aukerak ematen talden kasuan eta zigorra jarri dioten herritarraren epaia betetzen laguntzen erakundeen kasuan. Nolanahi Larrañaga kexu da, gizartearen mesederako lana Trafikoaren arloko lege hausteak kitatzeko bideratuko dutelako bakarrik, eta ez beste moeta bateko delitu txikiak . Legearen baliabidea "prostituitzen ari direla" esaten dit&' || 'nbsp; "ez dutela kartzelaren benetako alternatibarako" erabili.
Ebazpena
Epaileari dagokio beti, delitua egin duen herritarraren zigorra zehaztea. 2 urtez azpiko kartzela zigorra badagokio, gizartearen mesederako lana eginez edo eta bide segurtasunerako ikastaro batera joanez bete liteke trafiko lege haustea. Ebazpenak zehaztuko du zigorra eta prozedura . Joxe Mari Larrañagak esperientziaz daki "jendea galduta" ibiltzen dela eta sorpresaz hartzen duela zigortuak "kartzelako gizarte zerbitzuen bulegora joan behar duela bete behar duen zigorra zehaztera". Han esango diote zer talderekin harremanetan jarri liteken eta zer udalerritan antolatu duten iada gizartearen mesederako lana, legea-lege , gutxiengoa batí dira oraindik
Zarautz
Zarauzko udalerrian herritar beraien eskariek egin zuten akuilu lana . Pablo Etxebarria, gizarte zerbitzuen arduraduna da eta bere sailari dagokio honelako zigorren bat jaso duen Zarauztarrari erantzutea. 2009an hasi ziren ekimenarekin , erreferenterik ezean Arrats elkartearekin jarri ziren harremanetan eta beraien bitartez jaso zuten informazioa eta ordurako martxan zeuden Gurutze gorria edo eta Caritas bezalako taldeen eskaintzaren berri.
Legean zehazten denaren arabera, egindako delituaren antzeko lana eskaini behar zaio gizarteari juztiziarekin egindako zorra kitatzeko. Kasu askotan ordea , ezinezkoa izaten da hori eta basoa edo ibaia garbitzea , edo eta Zarauzko kasuan bezala, "hondartzan aste-buruetan jokatzen diren futbol partidetarako zelaia eta zutoinak prestatzea izan liteke", lan bolondresaren parekoa Pablok azpimarratzen didanez, diru errentarik ekarriko ez duena, inor aukera horretaz baliatu ez dadin.
Zarautzen eta beste udalerri zenbaitetan martxan dagoen zerbitzua beste guztietara lehen bait lehen hedatzea litzateke asmoa. Erakundeen arteko hitzarmenak idaztea lan nekeza izaten da ordea eta denbora eskatzen du.
Entzun atxikituriko audioetan!