Erreportajeak
Euskadi Irratia
Geoparkea, flysch biotopoa
Ainhoa Etxebeste
Euskadi Irratia
Urte haseratik Geoparke bat dugu Euskal herrian. Mutriku , Deba eta Zumaiako udalerriek osatzen dutena. Entzun erreportajea atxikituriko audioan!
Geoparke izendapena Unesco-k baieztatzen du , orotara 77 Geoparke daude munduan barraiatuta eta horietatik 42 Europan kokatuta daude. Gipuzkoako kostakoa da Kantauri isuriko aintzindaria eta, gaur gaurkoz, bakarra Estatu Espainiarrean. 89 kilometro karratuko azalera du eta hogei mila biztanle hartzen ditu baitan.
Geoparkearen kudeaketaz arduratzen da Geogarapena erakundea . Ainhoa Lazkano Turismo teknikaria da erakunde honetan eta berak azaldu didanez Geoparke bat "ondare geologikoa duen inguru batean, tokiko garapena egiteko antolatzen den estrategia da".
Flysch
Geoparkearen altxor nagusia Zumaia eta Deba arteko Itsas-labarrek gordetzen duten Flysch-a. Natur-gune prezioatu hori babesteko Biotopoa 2009an sortu zen eta Asier Hilario da inguru preziatu honen dibulgazio zientifikoaz eta babesaz arduratzen den biotopoaren zuzendari zientifikoa. Asierrek, liburu zehatz eta handi batekin alderartzen ditu labarretako haitzak "500 milloi urteko historia, orrialdez-orrialde eta kapituluz-kapitulu kontatzen digute"esaten du. Eta bistakoa da Asierri labarrek hitzegin egiten diotela. Ikusi bestela "Flysch haitzen hitza".
Alberto Gorritiberea kazetariarekin batera zuzendu zuen erreportajea. Geo-zientifikoki interes biziko gunea jotzen du , eta gipuzkoako kostan kokatzen den altxor hau bisitatzera etorri nahi izanez gero internet sarean infomazio ugari dagoela azpimarratzen dit . Bisitariari aurrez , zerbait ikusi edo irakurrita etortzea aholkatzen dio, gauzak hobeto ulertuko dituelako itsas-labar aurrean kokatzen denean.
Karst
Baina, biotopoaz gainera, gune kasrtikoak ere eskaintzen ditu bailada honek barnekaldera, Arno eta Andutz mendi kateak kare harrizkoak dira eta forma bitxiak egin dituzte urak eta higadurak mendeetan zehar . Gipuzkoako kobazulo kopuru handieneko gunea da bailada eta horrek gizarte eta kultur ondarean utzi ditu arrasto ugari "mitologia edo ele zaharrak kasu. Bioaniztasuna ere bistakoa da" begiratzen jakinez gero".Horregaitik, geologian eta naturan aditu diren gidariekin egiten dira bisitak .
Bisitak taldean edo bakarka
Geoparkeak eta Biotopoak elkar elikatzen dute eta ondorioz elkar babestera behartuta daude "bi mundu ingurune berdin batean" Ainhoak azaltzen didanez. Eta bata zein eta bestea ezagutzeko aukera piloa dago "publiko guztietara iritsi nahi dugulako". Taldean joan nahi ez duenarentzat , bakarkako bisitak ere señalizatuta daude “ez dago galbiderik www.geoparkea.com edo eta www.flysch.com lortu liteke informazio oro eta erreserbak ere egin litezke klik baten bidez.