Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia Saria

Julen Aginagalde, urteko kirolari onena

11 hautagai izan ditu 2013ko ekitaldiak. Hautagaiak beraiek eta aurreko urteetako irabazleak izan dira botuak eman dituztenak, sailkapena osatuz.

Euskadi Irratia sariak badu 2013ko irabazlea: Julen Aginagalde eskubaloi jokalaria. Munduko txapeldun Espainiarekin eta munduko hirugarren jokalaririk onena izendatua izateak balio izan dio saria.

11 hautagai izan ditu 2013ko ekitaldiak. Hautagaiak beraiek eta aurreko urteetako irabazleak izan dira botuak eman dituztenak, sailkapena osatuz. Irundarraren atzetik, podiumean, berdinduta gelditu dira Iker Karrera eta Beñat Intxausti.

Azken sailkapena:

Julen Aginagalde: 25 puntu

Iker Karrera: 14 puntu

Beñat Intxausti: 14 puntu

Asier Cuevas: 12 puntu

Bera Bera: 10 puntu

Zumaia: 9 puntu

Aimar Olaizola: 8 puntu

Javi Martinez: 8 puntu

Eneko Llanos: 7 puntu

Ciganda/Recari: 6 puntu

Ander Vilariño: 1 puntu

 

Euskadi Irrati Saria, palmaresa:

2003     Joane Somarriba (erlojuaren aurka munduko txapeldun)

2004     Iker Martinez/Xabi Feranandez (urrea olinpiadetan)

2005     Josune Bereziartu (9a+ zailtasuneko bidea kateatu)

2006     Patxi Usobiaga (munduko kopa irabazi)

2007     Aritz Aranburu (Europako txapeldun, WCT sartu)

2008     Leire Olaberria (brontzea olinpiadetan)

2009     Patxi Usobiaga (munduko txapeldun)

2010    Edurne Pasaban (14 8.000koak igo)

2011    Oihana Kortazar (mendi lasterketen munduko kopa)

2012    Maialen Chorraut (brontzezko domina Olinpiar Jokoetan)

2013 Julen Aginagalde (munduko txapeldun)