Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Oihane Yustosek eta Iban Garatek aurkeztuko dute "Faktoria" udan

Jose Mari Apaolazak, Ander Altunak, Txomin Perurenak eta Xabier Artetxek egingo dute Tourraren kontakizuna.

  • Irudirik gabe

    Irudirik gabe

Ekainaren 30etik aurrera udako nobedadeak estreinatuko ditu Euskadi Irratiak. Eguneroko 'Faktoria' irratsaioak aurkezle berriak izango ditu. Uda honetan Oihane Yustos eta Iban Garate izango dira gidariak. 06:00etatik 13:00etara izango dugu 'Faktoria' lagun, informazioa eta bestelako eduki entretenigarri eta erakargarriekin.

Goiz-goizetik albisteak kontatzen hasiko zaigu irratsaioa, eta ondoren, informazioaz ez ezik, entretenimenduz, elkarrizketaz eta solasaldi interesgarriz jantziko da saioa. Azken txanpan, 12:00etatik 13:00etara, Iban Garate izango du gidari saioak, baina ez da bakarrik egongo, kolaboratzaile taldearen parte hartzea izango baitu, eta lehiaketa bati ere egingo diote lekua.

Oihane Yustos Euskadi Irratiko lankideak bigarren urtez gidatuko du udan 'Faktoria' irratsaioa. Iban Garate aktore eta telebista aurkezleak, ostera, lehen aldiz egingo du lan irratian.

Horretaz aparte, txirrindularitzak jantziko du Euskadi Irratiko arratsaldea. Uztailaren 5etik aurrera, lantalde zabal batek emango digu Tourraren berri: Jose Mari Apaolaza buru dela, Ander Altuna kazetaria eta Txomin Perurena eta Xabier Artetxe adituak arituko dira mikrofonoen atzean. Talde berak egingo du Vueltaren kontakizuna abuztuaren 23tik aurrera.

Bestalde, egunero, 15:00etan, 'Bihotzeko Fonoteka', dagoeneko uda sasoian klasiko bilakatu den irratsaioa, izango da, Arantxa Iturbe eta bere taldearen eskutik. Euskal Herriko pertsonaia ezagunei euren kantutegia erakutsi eta azaltzeko eskatuko diete.

Bi musika-saio berri ere ekarriko ditu udako programazioak. Batetik, Josu Mitxelenak gidatuko duen 'Rhythm & Bus' saioak musikak lagundutako bidaia geografikoak proposatuko dizkigu munduan barrena. Eta bestetik, Fermin Etxegoienek 'Enperadorearen Zaldirik Onenak' aurkeztuko du, Euskal Herriko musikari instrumentistei egindako elkarrizketa-sorta. Programa hamar atalez osatuta dago, eta lehen bostak datorren astean, astelehenetik ostiralera, emango dira, 17:00etan hasita.