Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Silivie Garat eta Filipe Bidart elkarriztatuko dituzte bihar

Iparretarrakeko dokumentalaren gainean hitz egingo dute bihar Maite Artolarekin Faktorian 9etatik aurrera. Gaur, ebolaz eta Siria eta Kurdinstan arteko muga izango dituzte hizpide 'Mezularia'n.

Gaur, asteartea, ebolaz hitz egingo dute 'Mezularia' saioan 18:00etatik aurrera. Madrilen Afrikatik kanpo ebolaz kutxatu den lehen pertsona Madrilgo Carlos III ospitalean dago, eta haren senarra ere isolatuta dute. Nazioarteko gaiak ere izango dituzte hizpide Ainhoa Etxebestek zuzentzen duen saioan: Siria eta Kurdistan arteko muga eta Estatu Islamikoaren erasoak. Eta Made in Basque atalean, Alberto Bocos Innobasqueko komunikazio arduraduna izango dute gonbidatu.

Bihar, asteazkena, Iparretarrak dokumentalaz hitz egingo du Maite Artolak 'Faktoria' saioan Silivie Garat eta Filipe Bidartekin. 10:00etatik aurrera, Manu Etxezortuk zuzentzen duen 'Faktoria' magazinean Eusko Jaurlaritzaren Renove Planaz hitz egingo dute 10:30ean hainbat dendarirekin; 1.000 euro arteko diru-laguntzak emango dituzte leihoak aldatzeko. 12:00etan, Bittor Rodriguez gazta-dastatzailea elkarrizketatuko dute, eta, ondoren, Imanol Ituiñok magia egingo digu irratiaren bitartez.

20:00etatik aurrera, sortzaileen txokoa zabalduko da Euskadi Irratian, Arantxa Iturbek zuzentzen duen 'Arratsean' saioarekin. Xabier Erkizia kolaboratzailea entzule perfektua bilatzeaz arduratuko da beste behin ere, eta, ondoren, Jose Luis Etxebarria Goiri Txelu elkarrizketatuko dute omenaldiaren aitzakian. Dindirri, Andra Mari eta Gaztedi dantza-taldeetako zuzendari izan zen Txelu, eta berari zor diogu Bizkaiko dantzak. Datorren urriaren 12an, 12:00etan, Bilboko Campos Eliseos Antzokian, Erromeria kantuz eta dantzaz jaialdia ospatuko da haren omenez, eta Galdakaoko Andra Mari dantza-taldeak eta Garaizarko Mahatsorriak eta Begoñako Sustraiak abesbatzek parte hartuko dute bertan. Arkaitz Estiballesen bertsoez eta ekitaldirako prestatu duten bideo batez ere gozatuko dute.