Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Mikel Valdivieso 'Arrantzale bizardunari' elkarrizketa gaur Mezularian

Ebolaren gaineko azken ordukoaz ere arduratuko da Ainhoa Etxebesteren lantaldea, eta Aztikerrek euskal identitateaz egindako inkestaren emaitzak  aletuko dituzte Asier Etxenike ikerlariarekin.

Gaur, asteazkena, Mikel Valdivieso 2013ko Iruñeko txupinazoan ikurrina erraldoia eskegi zuen 'arrantzale bizarduna' elkarrizketatuko du Ainhoa Etxebestek 'Mezularia' saioan 18:00etan. Programaren bigarren orduan, Aztikerrek euskal indetitateaz Gipuzkoako Aldundiaren enkarguz 7 lurraldetan egin duen inkestaren emaitzak aletuko dituzte Asier Etxenike ikerlariaren laguntzaz.

20:00etatik aurrera, sortzaileen txokoa zabalduko da Euskadi Irratian, Arantxa Iturbek zuzentzen duen 'Arratsean' saioarekin. Xabier Erkizia kolaboratzailea entzule perfektua bilatzeaz arduratuko da beste behin ere, eta, ondoren, Jose Luis Etxebarria Goiri Txelu elkarrizketatuko dute omenaldiaren aitzakian. Dindirri, Andra Mari eta Gaztedi dantza-taldeetako zuzendari izan zen Txelu, eta berari zor diogu Bizkaiko dantzak. Urriaren 12an, 12:00etan, Bilboko Campos Eliseos Antzokian, Erromeria kantuz eta dantzaz jaialdia ospatuko da haren omenez, eta Galdakaoko Andra Mari dantza-taldeak eta Garaizarko Mahatsorriak eta Begoñako Sustraiak abesbatzek parte hartuko dute bertan. Arkaitz Estiballesen bertsoez eta ekitaldirako prestatu duten bideo batez ere gozatuko dute.

Bihar, osteguna, Why not irratiaren gaineko erreportajea eskaini dute Maite Artolak zuzentzen duen 'Faktoria' saioan 09:30etik aurrera. Buruko gaixotasuna dutenek egiten duten irratia da, eta ostiralean buruko gaixotasuna dutenen nazioarteko eguna dela aitzakia hartuta joan da Oihane Yustos Why Not irratikoekin hitz egitera. 10:00etatik aurrera, Manu Etxezortuk zuzentzen duen 'Faktoria' magazinari hasiko da. 11:00etan, alaba handitzean armairutik atera zen aita baten istorioa kontatuko digute bi alabek: 'Nire aita gay da'. Nerea eta Ainhoa Elorza Miramongo estudioan egongo dira zuzenean. Ondoren, Amezketarekin egingo dute bat. Pernando Amezketarra jaio zela 250 urte betetzen direnean, Amezketako eskolako umeekin hitz egingo dute Pernando Amezketarraren irudiaz. Eta, 12:00etan, Nerea Mendizabal psiko-pedagogoarekin etxeko komunikazio ez bortitzaz hitz egingo dute.

Arratsaldean, 16:00etan, Xabi Larrazabalek eta Maider Segurolak zuzentzen duten 'Hiri Gorrian' saioak ateak zabalduko ditu, eta komertzialekin tertulia egingo dute. Enpresa eta partikularrei saltzea erraza den edo ez galdetu diete, eta zer trikimailu diren onenak aztertuko dituzte. Bigarren orduan, 17:00etatik aurrera, pisukideen arteko tertulia egingo dute Ane Miren, Zigor eta Felixekin.

'Mezularia' saioan, egunak emaniko albiste nagusiak sakonago aztertuko dituzte, eta, 18:30etik aurrera, 2 ostegunetik behin egiten duten moduan, tertulia soziala egingo dute Mikel Otxotorenarekin eta Pilar Zubiarrainekin.

20:00etatik aurrera, sortzaileen txokoa zabalduko da Euskadi Irratian, Arantxa Iturbek zuzendutako 'Arratsean' programarekin. Larunbatean, Oiartzunen egingo duten Rap Bertso gaua izango dute hizpide, eta rapa bertso ariketetan eta bertsoak rap estiloan kantatuko dituen Invertekin hitz egingo dute, eta baita Haritz Casabal aurkezlearekin ere.