Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Carlos M. Beristain forentsea, gaur, 18:00etan, 'Mezularia' saioan

Justizia Trantsizionaleko II. Jardunaldian parte hartu du Beristainek Donostian. 'Hiri Gorrian' Itsaso Araque idazlearekin hitz egingo dute, eta 'Arratsean', Patxi Zubizarreta izango dute gonbidatu.

Gaur, astelehena, 16:00etan, zabalduko ditu ateak Xabi Larrazabalek eta Maider Segurolak zuzentzen duten 'Hiri Gorrian' saioak. Lehen orduan, Itsaso Araque Londresen bizi den idazlearekin hitz egingo dute, eta ordubete geroago, Japonian zirujau teknikak ikasten ari den Aitor Sanz Leterekin bat egingo dute, Kairo, Berlin eta Los Angelesekin bat egin aurretik.

18:00etan, Justizia Trantsizionaleko II. Jardunaldian parte hartu duen Carlos M. Beristain elkarrizketatuko du Ainhoa Etxebestek 'Mezularia' saioan. Beristain forentseak Saharan giza eskubideak urratzen direla frogatu du, eta gaian sakonduko dute lehen orduan. Ondoren, Elhuyar fundazioaren eskutik, Antartika ezagutzeko aukera izango dugu. Eta Tokikom atalean, Sakanako Guaixe, Soraluzeko Pil-Pil eta Gasteizko Hirinet-eko kazetariekin hitz egingo dute.

20:00etatik aurrera, sortzaileen txokoa zabalduko da Euskadi Irratian, Arantxa Iturbek zuzendutako 'Arratsean' programarekin. Gaur, Patxi Zubizarreta idazlearekin hitz egingo dute.

Bihar, asteartea, Maite Artolak zuzentzen duen 'Faktoria' saioan, Jon Elordui Bizkaiko Gotzaindegiko Lagungo Familientzako Aholku Zerbitzuko arduraduna elkarrizketatuko dute 09:00etan, eta, ondoren, Ander Gillenearen argazki erakusketaren gaineko erreportajea eskainiko dute: 'Gure historiaren pasarteak'.

10:00etatik aurrera, Manu Etxezortuk zuzentzen duen 'Faktoria' magazina hasiko da. 10:30ean Ene kantak kolektiboko Urko Oskozekin hitz egingo dute; Euskal Herria irratiaren aldeko CD-DVDak saltzen ari dira. Pertsona ezagunez baliatu dira umeentzako abestiak grabatzeko. Pencat Silat arte martziala ere ezagutuko dugu bihar, 11:00etatik aurrera. Xabier Dakal eta Xabier Panbotik galdetuko diete zertan dantzan. Eta, programaren azken orduan, ETB1eko saio berri bat aurkeztuko digute: 'A Ze Banda!'. Iban Garate eta Nerea Rodriguez aurkezleak Euskadi Irratiko estudioan egongo dira.

'Mezularia' saioan, egunak emaniko albiste nagusiak sakonago aztertuko dituzte, eta, 18:30etik aurrera, astero moduan, Made in Basque Country atala izango dute. SPRIko Aitor Urcelay Ekintzailetza eta Berrikuntza zuzendariarekin hitz egingo dute bertan.

20:00etatik aurrera, Arantxa Iturbek zuzentzen duen 'Arratsean' programan, Vaiven taldearen Happy end antzezlanaz hitz egingo dute Iñaki Irastorza eta Ainara Ortegaren laguntzarekin, eta, ondoren, Pello Lizarralde Modianoz arituko da.