Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Juan Mari Atutxa, Sabino Arana Fundazioko presidentea gaur Mezularian

Bihar, Harrera elkarteko Juan Karlos Ioldi elkarrizketatuko dute 'Faktoria' saioan, 09:30ean, eta Jaurlaritzak abian ipini duen 'Irakaslea naiz' kanpainaz hitz egingo dute irakasleekin, 11:00etan.

Gaur, astelehena, 16:00etan zabalduko ditu ateak Xabi Larrazabalek eta Maider Segurolak zuzentzen duten 'Hiri Gorrian' saioak. Lehen orduan, Itxaso Rake Parisen bizi den artistarekin hitz egingo dute eta Aroa Huartek errusiar kultura hurreratuko digu; errusiar kulturari buruzko ikastaroa ematen du EHUn. Bigarren orduan, Tonga uharteetan bizi den Iker Txarterinarekin hitz egingo dute.

18:00etan, Ainhoa Etxebestek zuzentzen duen 'Mezularia' saioan, Juan Mari Atutxa Sabino Arana Fundazioko presidentea elkarrizketatuko du, ETAk su-etena iragarri eta 3 urtera. Ondoren, Ekosferari eskaintzen dioten tartean, Jokin Aldazabalek Frantziako Energia lege berria aletuko du, eta solasaldian, Tokikom, Goiena, Aiaraldea eta Uztarria aldizkarietako kideekin tokian tokiko gaiez hitz egingo dute.

Bihar, asteartea, Maite Artolak zuzentzen duen 'Faktoria' saioan, Harrera elkarteko Juan Karlos Ioldi elkarrizketatuko du, 09:30ean. 10:00etan, Manu Etxezortuk zuzentzen duen 'Faktoria' magazineko lantaldeak hartuko du lekua Euskadi Irratian. Ekogunean, Naiara Elorriagak txorientzako janlekuak material birziklatua erabiliz nola egin azalduko digu. 11:00etan, Eusko Jaurlaritzak abian ipinitako 'Irakaslea naiz' kanpainaz hitz egingo dute hainbat irakaslerekin. Eta euskara jasoaren ahoskera ere izango dute hizpide Iñaki Garminde EHUko Eudia ikertaldeko kidearekin.

Eta, 16:00etan, 'Hiri Gorrian' saioaren tartea zabalduko da. Lehen orduan, Nagore Aranburu aktorearen denda bisitatuko dute eta MTN marka ere ezagutuko dute. Bigarren orduan, fanzinea izango dute Iruñeko, Baionako eta Bilboko berri emanez. Eta fanzinearen barruan, itsasoko zaborra birziklatuz eserleku bat egin duen bikotea ezagutuko dute.