Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Iñigo Urkullu lehendakaria bihar 8:30ean Faktorian

Euskadik ONT-ren errekonozimendua jaso du Organuen Transplantean izan duen jarrera onagatik; Mezularian landuko dute gaia gaur, eta Iban Arregi Berriako Kontseilari ordezkariarekin hitz egingo dute.

Gaur, asteazkena, 16:00etan zabalduko ditu ateak Xabi Larrazabalek eta Maider Segurolak zuzentzen duten 'Hiri Gorrian' saioak. Lehen orduan, Joxe Mari Barriola Ibarrako harakinak bere harategia garden bihurtu nahi duela kontatuko die. Eta arkua eta geziak baliatuz ehizan aritzen diren lagunekin hitz egingo dute bigarren orduan.

18:00etan, Ainhoa Etxebestek zuzentzen duen 'Mezularia' saioan, Euskadik ONT-ren eskutik jaso duen errekonozimendua izango dute hizpide. Organuen transplantean duen jarrera ona dela eta jaso du errekonozimendua Madrilen Jon Darponek. Euskadin, 10 senidetik 9 esaten dute bai transplantea eskatzen denean. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak hedabideei diru laguntzak emateko baldintzak aldatu ondoren, Iban Arregi Berriako Kontseilari ordezkariarekin hitz egingo dute 18:30ean. Eta gaur tertulian, Ainhoa Larrañaga eta Jon Muñoarekin adineko pertsonek gizartean duten eta behar duten egoeraz hitz egingo dute, besteak beste.

Eta 20:00etan, Arantxa Iturbek zuzentzen duen 'Arratsean' saioan, Xabi Erkizia izango dute entzule perfektuaren bila, eta Asier Mendizabalekin Bilbon erakusgai duen 'Toma de tierra' erakusketa ikustera joango dira.

Bihar, osteguna, 7:00etatik 13:00a arte zabalduko ditu Euskadi Irratiko ateak 'Faktoria'k. Maite Artolak zuzentzen duen 'Faktoria' albistegia Lehendakaritzara mugituko da bihar eta, Iñigo Urkullu lehendakaria elkarrizketatuko dute 8:30ean. Eta 9:30ean Bilboko Guggenheim museoko komunikazio arduradunarekin hitz egingo dute, bihar zabaltzen baita 'Gure garaiko artea Guggenheim bidumen maisulanak' erakusketa; museo osoa hartuko duen erakusketa.

10:00etan, Manu Etxezortuk zuzentzen duen 'Faktoria' magazineko lantaldeak hartuko du lekua Euskadi Irratian. 10:30ean, doluaz hitz egingo dute Goizargi elkarteko kide batekin. 11:00etan pasa den astean Eliza katolikoan eginiko Diakonoa izango dute hizpide. Horretarako, Mikel Iraundegi Diakono gaztearekin hitz egingo dute, ezkondua dago eta 2 seme-alaben aita da. Eta programaren azken orduan bidaiatzeko denbora ere hartuko dute. 'Relatos de mujeres viajeras' nazioarteko lehiaketa irabazi dutenen artean Itxaso vazquez iruñarra dago eta berarekin hitz egingo dute.

16:00etan, 'Hiri Gorrian' saioaren tartea zabalduko da. Lehen orduan, Horman poster proiektu artistikoa ezagutuko dute. Eta bigarren orduan, pixukide tertulia izango dute.

'Mezularia' saioan, egunak emaniko albiste nagusiak sakonago aztertuko dituzte, eta, 18:30etik aurrera, tertuliako ateak zabalduko dituzte Mikel Otxotorena eta PIlar Zubiarrainekin.

20:00etan, Arantxa Iturbek zuzentzen duen 'Arratsean' saioa poetaz beteko zaigu. 3 poetek zabaldu dute saioa: Koldo Izagirre, Anjel Erro eta Josu Landa. Euskal kulturaren tranmisioari buruzko graduondoaren lehen saioan ikasitakoak ere programan izango dituzte: Jon Sarasua, Joxe Mari Agirretxe, Asier Sota, David Egizabal eta Maider Oiartzabal. Eta programa amaitzeko, Begola de Tesok, zinema aretoetan ikus daitezkeen pelikularik esanguratsuenak zeintzuk diren esango digu.