Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

'Loreak' filmeko protagonistak, Euskadi Irratiko estreinaurrekoan

'Faktoria' magazina Bilboko Alondegitik, Loreak filmaren estreinaurrekoa egin baitute bertan. Filmeko protagonistekin hitz egiteko aukera izan dugu, eta ikusleen iritziak ere jaso ditugu.

Euskadi Irratiak Loreak filmaren estreinaurrekoa ekarri digu, zinema-aretoetara helduko den egun berean. Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako pelikula primizian ikusteko aukera izan dute Bilboko Alondegiko auditoriora joateko gonbidapena eskuratu duten 400 lagunek. Bertan izan da Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioko lantaldea, Manu Etxezortu buru duela, film horren ordezkaritza zabalarekin batera.

Euskadi Irratiak Alondegian izan duen set nagusitik hauek pasatu dira: filmaren bi zuzendariak, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga; ekoizleak, Xabier Berzosa (Irusoin) eta Aitor Arregi (Moriarti Produkzioak); eta protagonistetako batzuk, Itziar Aizpuru, Joxean Bengoetxea eta Itziar Ituño (telefonoz). EiTBren izenean, Andoni Aranburu Estrategia eta Komunikazio zuzendaria.

Euskadi Irratiak berea sentitu duen proiektua izan da Loreak, erabat euskaraz egindako filma delako eta gertutik jarraitu dituzten bi zuzendariren lana delako. Ezin ahaztu, gainera, Donostiako Zinemaldian mugarri historikoa izan dela, Sail Ofizialean lehiatu den euskaraz grabatutako lehen filma izan baita.