Euskadi Irratia
Euskadi Irratia
Miguel Lazpiur elkarrizketatuko dute Faktorian
Bergarako Eraikuntza Mekanikoko Lazpiur enpresak 100 urte bete ditu; Miguel Lazpiurrekin hitz egingo dugu eta enpresaren martxa ere bertatik bertara ezagutuko dugu.
Bihar, asteartea 07:00etatik 13:00etara zabalduko ditu Euskadi Irratiko ateak 'Faktoria' saioak. Maite Artolak zuzentzen duen 'Faktoria' albistegian, Bergarako Lazpiur eraikuntza mekanizatura eginiko bisita eskainiko dizuegu 9:00etan. Enpresak 100 urte bete ditu eta Miguel Lazpiur gerenteari eginiko elkarrizketa entzutekoa aukera izango duzue. Hurrengo ordu erdian ere ekonomia izango dute hizpide Beatriz Plaza ekonomilariarekin.
10:00etan, Manu Etxezortuk zuzentzen duen 'Faktoria' magazineko lantaldeak hartuko du lekua Euskadi Irratian. Programarekin hasteko Bilboko Barrenkale Barrena kaleko ostalariekin hitz egingo dute; 'Afters Kanpora' plataforma osatu dute bizilagunek eta ostalariek. Ondoren taxian bidaia proposatuko digute eta langileok UBER sistemaren kontra egiten ari diren protestaren berri emango digute taxi barrutik. 11:00etan gurasoen 'rol'-a aztertuko dute Maria Gorostidi familia orientatzailearekin. Eta eguerdian bestalde, folk-ak bikote bihurtu dituen bikote baten istorioa kontatuko digute: Andoni Vecchiok gaita irlandarra jotzen du eta patricia Highfieldek txistua eta panderoa jotzen ditu.
16:00etan zabalduko ditu ateak Xabi Larrazabalek eta Maider Segurolak zuzentzen duten 'Hiri Gorrian' saioak. Lehen orduan, Aramako kirolariekin hitz egingo dute; Aramako biztanleen %3 eliteko kirolaria omen dela entzun baitute. Eta bigarren orduan, zinezaleen tertulia egingo dute: ohiturez, kritikez eta bestelakoez galdetuko diete.
Eta 20:00etan, Arantxa Iturbek zuzentzen duen 'Arratsean' saioan, Xabier Erkiziaren diskozidioak edo dozena bat aholku entzungo dituzue CDak xehetzeko. Gogoratu, bihar ordu erdiko programa bakarrik izango dutela 'Arratsean'.