Euskadi Irratia
Euskadi Irratia
Iñaki Errazkin Ingurumen Diputatua gaur 18:00etan 'Mezularia'n
Gipuzkoako Aldundiak antolatuta, Osinbeltz hondakin biltegi izateaz herri-galdeketa egingo dute Zestoan. Ondoren, Asier Amondo 19. Korrikako koordinatzailea elkarrizketatuko dute 'Mezularia' saioan.
Gaur, osteguna, 16:00etan zabalduko ditu ateak Xabi Larrazabalek eta Maider Segurolak zuzentzen duten 'Hiri Gorrian' saioak. Lehen orduan, Euskal Herrian egiten den heavy-az hitz egingo dute Inaxio Esnaolarekin, eta bigarren orduan pisukideen tertulia izango dute Ane Miren, Zigor eta Felixekin.
'Mezularia' saioan, 18:00etatik 20:00etara, Ainhoa Etxebestek zuzenduta, gaur Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatuarekin hitz egingo dute Zestoan Osinbeltz hondakin biltegi izateko egingo duten herri-galdeketaz; goizean iragarri dute Gipuzkoako Diputazioak antolatuta egingo dutela herri-galdeketa. Ondoren, 19. Korrikako koordinatzailearekin, Asier Amondorekin hitz egingo dute. Urepelen hasi eta Bilbon amaituko den 19. Korrika gaur goizean aurkeztu dute. Eta amaitzeko, tertulian, Gorka Moreno eta Pilar Zubiarrainekin eguneko eta asteko albisteak xehetuko dituzte.
Eta 20:00etan, Arantxa Iturbek zuzentzen duen 'Arratsean' saioan, poesia eta zinema izango dituzte hizpide Jabier Aramendi eta Begoña del Tesorekin.
Bihar, ostirala, 07:00etatik 13:00etara zabalduko ditu Euskadi Irratiko ateak 'Faktoria' saioak. Maite Artolak zuzentzen duen 'Faktoria' albistegian, Berlingo harresia erori zenetik 25 urte igaro direla izango dute gogoan. Ludger Mess historialariarekin, Jone Karres soziologoarekin eta Danel Agirre korrespontsalarekin hitz egingo dute eta, ondoren, erreportaje bat eskaini dute.
10:00etan, Manu Etxezortuk zuzentzen duen 'Faktoria' magazineko lantaldeak hartuko du lekua Euskadi Irratian. 11:00etan, Kataluniako galdeketan boluntario lanetan ibiliko den Oriol Cardúsekin hitz egingo dute. Ondoren, larunbatean Donostiako Zurriola hondartzan egingo den 'Gure Esku dago' mosaiko erraldoia izango dute hizpide, eta ekimeneko idazkaria, Karmele Olabarrieta, elkarrizketatuko dute. Musika ere biharko protagonistetako bat izango da 'Faktoria'n. Tania Tank diskoa kaleratu du Tania de Sousa kantariak eta AEBko biran ibili da; bertako sekretu guztiak kontatu ditu Miramongo estudioetatik bertatik. Eguerdian, Blue Lips film esperimentalaren estreinaldiaz hitz egingo dute Maitena Muruzabak ekoizlearekin.
16:00etan zabalduko ditu ateak Xabi Larrazabalek eta Maider Segurolak zuzentzen duten 'Hiri Gorrian' saioak. Lehen orduan, Joseba Elorza ilustratzailearekin hitz egingo dute. Berri Txarrak taldearen azken diskoko azala egin du, eta nazioarteko zenbait aldizkaritarako ere egin izan ditu lanak. Bigarren orduan, tertulia birala egingo dute Arianez Irazusta, Alexander Padilla eta Gaizka Izagirrerekin.
Eta 20:00etan, Arantxa Iturbek zuzentzen duen 'Arratsean' saioan, poesia eta zinema izango dituzte hizpide Jabier Aramendi eta Begoña del Tesorekin.