Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Laura Garrido, Euskadiko PPren bozeramailea, 'Faktoria'n

Maite Artolak elkarrizketatuko du bihar 09:30ean 'Faktoria' saioan. Hajar Samadi Bidaya emakume musulmanen elkarteko kidearekin egongo dira, eta Estella de Carloto elkarrizketatuko dute.

Gaur, astelehena, 'Mezularia' saioan, 18:00etatik 20:00etara, Ainhoa Etxebestek zuzenduta, Kataluniako galdeketa izango dute abiapuntu. Ondoren, Rosetta zunda izango dute mintzagai, 10 urteko bidaia egin eta gero, 67P/Churyumov-Gerasimenko kometara heldu baita. Proiektu horren parte izan da Ander Martinez de Albeniz ingeniaria. Eta amaitzeko, Tokikom atalean, Bilboko Uriola, Elgoibarko Barren eta Andoaingo Aiurri tokiko komunikabideetako kideekin hitz egingo dute.

Eta 20:00etan, Arantxa Iturbek zuzentzen duen 'Arratsean' saioan, Joseba Irazoki izango du gonbidatu, eta 'Amets zirkoa salgai' antzerkiko Ion Martin eta Saioa Rojo ekarrizketatuko ditu.

Bihar, asteartea, 07:00etatik 13:00etara zabalduko ditu Euskadi Irratiko ateak 'Faktoria' saioak. Maite Artolak zuzentzen duen 'Faktoria' albistegian, Laura Garrido Euskadiko PPko bozeramailea elkarrizketatuko dute 09:30ean. Bestalde, Hajar Samadi Bidaya emakume musulmanen elkarteko kidearekin hitz egingo dute, eta Estella de Carloto Mayo Plazako Amak elkarteko kideari eginiko elkarrizketa eskainiko dute 08:30ean.

10:00etan, Manu Etxezortuk zuzentzen duen 'Faktoria' magazineko lantaldeak hartuko du lekua Euskadi Irratian. 11:00etan, Erik Rios elkarrizketatuko dute (katolikoa eta homosexuala da) eta, gero, Bergarako kultur zinegotzia izango dute gonbidatu, Bergarako eliza kultur etxe bihurtuko baitute. Programaren azkenengo partean, Euskal Herriko sirena eta tutuen gaineko erreportaje bat eskainiko dute.

16:00etan zabalduko ditu ateak Xabi Larrazabalek eta Maider Segurolak zuzentzen duten 'Hiri Gorrian' saioak. Lehen orduan, erakusketen diseinuaz hitz egingo dute Rebeka Arrarasekin. Eta, bigarren orduan, asteroko fanzinea egingo dute, Iruñea, Bilbo eta Baionako berri jasota.

Eta 20:00etan, Arantxa Iturbek zuzentzen duen 'Arratsean' saioan, Lander Arretxearen kultura hausnarketa izango dute, eta Alaine Agirrerekin hitz egingo dute ondoren, horren lehen nobelaren harian: Odol mamituak. Programa amaitzeko, Hesian taldeak Fran Uriasekin eginiko disko berria aurkeztuko dute: Hegalak astinduz.