Euskadi Irratia
Golardoa
Bera Bera eskubaloi taldea, 2014ko onena Euskadi Irratia Sarian
EITB.EUS
Juan Martinez de Irujo pelotaria eta Maite Maiora mendi korrikalaria izan dituzte lagun podiumean.
2014ko euskal kirolari onena saritzen duen Euskadi Irratia Saria Bera Bera eskubaloia taldeak irabazi du. Liga, Kopa, eta Superkopa irabazita, talde donostiarra saritu nahi izan dute beste kirolariek.
Izan ere, saria irabazteko hautagaiak ziren 14 kirolariak eta aurreko urteetako irabazleak izan dira euren botuen bidez irabazea erabaki dutenak.
Eskubaloi taldearen atzetik, 6 puntura, urteko hiru txapelak irabazitako Juan Martinez de Irujo sailkatu da, eta 7 puntura Maite Maiora mendi korrikalaria, munduko kopan bigarren eta Españako Kopan irabazle izandakoa.
EUSKADI IRRATIA SARIA 2014
Bera Bera: 22 puntu
Irujo: 16 puntu
Maiora: 15 puntu
Eibar: 14 puntu
Alberdi: 14 puntu
Peula/Fer: 13 puntu
Eguibar: 9 puntu
Uranga: 7 puntu
Atutxa: 4 puntu
Vizuete: 3 puntu
Muguruza: 2 puntu
Arana: 1 puntu
EUSKADI IRRATIA SARIA, PALMARESA
2003 Joane Somarriba (erlojuaren aurka munduko txapeldun)
2004 Iker Martinez/Xabi Feranandez (urrea olinpiadetan)
2005 Josune Bereziartu (9a+ gizonen pare)
2006 Patxi Usobiaga (munduko kopa irabazi)
2007 Aritz Aranburu (Europako txapeldun, WCT sartu)
2008 Leire Olaberria (brontzea olinpiadetan)
2009 Patxi Usobiaga (munduko txapeldun)
2010 Edurne Pasaban (14 8.000koak igo)
2011 Oihana Kortazar (mendi lasterketen munduko kopa)
2012 Maialen Chorraut (brontzezko domina Olinpiar Jokoetan)
2013 Julen Aginagalde (munduko txapeldun)
2014 Bera Bera (Liga, Kopa, eta Superkopa irabazita)