Euskadi Irratia
Espainiako Itzulia
Espainiako Itzulia egunero zuzenean Euskadi Irratian
Astelehenetik ostiralera zuzenean 16:00etatik 18:00etara eta asteburuetan Hiru Erregeen Mahaia kirol saioaren barruan jarraitu ahalko duzue Espainiako Itzulia Euskadi Irratian.
Larunbat honetan hasten den Espainiako Itzulia zuzenean eskainiko dizue Euskadi Irratiak astelehenetik ostiralera 16:00etatik 18:00etara, eta asteburuetan Hiru Erregeen Mahaia kirol saioan.
Joxe Mari Apaolazaren gidaritzapean lantalde zabala egongo da Itzulia jarraitzen eta kontaten Euskadi Irratian: Asier Legarda Ereño, Txomin Perurena, Mikel Astarloza, Xabier Usabiagaeta, Jon Iriberri.
Kontuan izan gainera, Polar etxeko pultsometroa zozkatuko dugula Itzuliak irauten duen egunetan whatsapp bitartez programan parte hartzen dutenen artean. Bidali zuen galderak, iritziak..... 688666000 telefonora eta irabazi Polar etxeko pultsometroa!
Espainiako Itzulia larunbat honetan, abuztuaren 22an hasiko da Puerto Banúsen (Malaga) eta irailaren 13an amaituko da Madrilen.