Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Joseba Beloki Euskadi Irratian

"Amstrong bizikletan ikustean inbidia ikaragarria ematen dit"

X.L.

Euskadi Irratia

2007. urtean utzi zuen bizikleta Joseba Belokik baina txirrindularitzarekin lotura ez du galdu. Hain justu, gaur regun Cafes Baque afizionatu taldeko zuzendariaren ondokoa da.

Duela 36 urte Lazkaon jaio zen Joseba Beloki, azken hamarkadan euskal txirrindularitzak eman duen txirrindularirik garrantzitsuenetakoa. Gaztetatik bizikleta gainean ibili eta 1998an egin zuen profesionaletan debuta Belokik, baina 2000garren urtean hasi zuen bere urrezko aro partikularra: orduan, bere lehen Frantziako Tourrean lortu zuen, Pariseko podiumeko hirugarren postua.Leku berean bukatu zuen 2001eko Tourrean ere, eta 2002an berriz postu bat gora egin, eta bigarren izan zen Zelai Eliseoetako podiumean.

3 urte jarraian Tourreko 3 onenen artean izan zen, eta gainera urte hartan espainiako itzulian hirugarren egin zuen.
2003ari gogoz ekin zion Lazkaokoak, bere Tourra izan zitekeenaren bila: eta hala izango zela zirudien, harik eta 9. etapan, liderrarengandik, Armstronengandik 40 segundora zegoenean, istripua izan zuen arte.
Ukondoa, eskumuturra, eta femurra hautsi zituen Belokik La Rochetteko jeitsiera hartan, eta bere ibilbidea ez zen berriz berdina izan.

Gauzak gehiago gaiztotu zitezkeela pentsa ezin zitekeenean gainera, hainbeste polemika eragin zuen Dopinaren kontrako Puerto operazioak zikindu zuen Lazkaokoa. 2006garren urtea eta txarra izan zen arren, animoari eusten saiatzen zen Beloki:


Justiziak azkenean errugabe jo zuen arren, dagoeneko Joseba Belokiren ibilbide profesionala bukatuta zegoela esan zitekeen.2007. urtean ez zuen parte hartu, eta urte amaieran prentsa aurrera agertu, eta txirrindularitza profesionala uzteko ordua iritsi zitzaiola esan zuen.

Gaur egun, Cafes Baque afizionatuen taldeko bigarren zuzendari izendatu dut.