Euskadi Irratia
Gustatu baietz!
Juanba Berasategi zinegilea "Aperitifean"
O.A.
Euskadi Irratia
Juanba Berasategi zinegilea izango da asteartekogonbidatua Aperitifa saioan. Juanba Euskal Herriko zinegintzan marrazki bizidunak egiten aintzindaria da.
Hain zuzen ere aurten betetzen dira 25 urte "kalabaza" tripontzia euskarazko lehen marrazki bizidun luzemetraia estreiantu zenetik, Juanba Berasategik zuzendutakoa hau ere. Gaur egun Lotura ekoiztetxeko arduradun da.
Juanba Berasategik gaztetatik izan zuen marrazketarako afizioa, eat afizio hori ofizio bilakatu zuen, bere marrazkiak pantaila haundira eramanez. Euskal Herriko animaziozko zinearen aintzindaria da Juanba, bereak dira Kalabaza Tripontzia, Karramarro uhartea,Alhambrako giltza edota Barriola san Adriango azeria bezalako lanak. Egun Lotura izeneko ekoiztetxeko arduraduna da Juanba, eta urte askotan Ekoizle burujabeem Elkarteko IBAIA-ko sorztaile eta lehendakari izandakoa da.