Euskadi Irratia
Ilargipean gauero 23:10etan
...eta nik botikekin, zer egiten dut?
M.O.
Euskadi Irratia
Automedikazioa asteazkenean, Ilargipean.
Medikuaren gomendiorik gabe botikak erostea gaur egun nahiko ohikoa den ohitura da: lagunak edo bizilagunak gomendatu, eta min edo ondoeza puntual bat tratatzeko farmazira joaten gara. Baina praktika honek arazo ugari eragin ditzake, eta arriskutsua ere izan daiteke. Asteazkenean, Andoni Bueno familia medikua Ilargipean egongo da, jakin beharrekoak argitzeko, eta baita hainbat gomendio emateko ere.