Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Elkarrizketa

Ane Ablanedo: 'Heziketa moldeak aldatu behar dira;hezi beharrean hazi'

Euskadi Irratia | EITB.EUS

UEUk "Eskola libre eta demokratikoen" gaia lantzeko ikastaroa antolatu du eta Ane Ablanedo izango da irakaslea. Hezkuntza sistema, eskoletan zein etxean, errotik aldatzeko beharraz aritu da.

"Eskola libre eta demokratikoak", interes handia eragiten duen gaia da. Pedagogia osasuntsuagoa lortzeko bidean, benetako iraultza, haurren heziketa moldeak hankaz gora jartzeak ekarriko duela diote, eskola moeta hau aldarrikatzen dutenek. Haurrei haur izaten utzi eta hezi beharrean hazi. Naturarekin, berezko senarekin adiskidetuta hazi.

Udako Euskal Unibertsitateak, UEUk antolatuta,  apirilaren 16an eta 23an "Eskola libre eta demokratikoen" gai hau lantzeko bigarren ikastaroa izango da Eibarko Markeskoa Jauregian. Eta ikastaroko irakaslea Ane Ablanedo Larrion izango da, psikoterapia eta neurosiaren prebentzioan aditua, UEU-ko kidea eta Bigarren Hezkuntzako eta Unibertsitateko irakaslea Iruñean eta Baionan.

Ane Ablanedori kezka handia sortzen dio, eskola gehienek umeak hezteko aukeratu duten bideak eta ereduak. Bere ustez eredu horren helburua, haur esaneko eta otzanak egitea da eta hori jasangaitza iruditzen zaio. Halaber, heziketa moldeak aldatu behar direla azpimarratu du, hezi beharrean haurrak hazi behar direla gaineratuz.