Euskadi Irratia
EGMko datuak
406.000 entzule EiTBko irratientzat, EGMren neurtaldiaren arabera
EiTB
EiTB
Iazko epe bereko datuekin alderatuta, 54.000 entzule irabazi ditu EiTBko irrati taldeak.
EiTBko irrati multzoak (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea eta EiTB Musika) 406.000 entzuleko audientzia dute astelehenetik igandera bitartean. Estudio General de Mediosek (EGM) ostegun honetan (apirilak 14) eman ditu jakitera 2016. urteko lehenengo neurketaren emaitzak. Iazko epe bereko datuekin alderatuta, 54.000 entzule irabazi ditu EiTBko irrati taldeak.
Irrati bakoitzari dagokionez, Radio Euskadik 191.000 entzule ditu astelehenetik igandera bitartean, iazko urteko lehen neurtaldian baino 40.000 entzule gehiago.
Halaber, euskarazko irratiak batuta, 191.000 entzule bereganatu dituzte: Euskadi Irratiak 87.000 entzule eskuratu ditu; Gazteak, 83.000, eta EiTB Musikak, berriz, 21.000. Gainera, aipagarria da Gazteak aste barruan lortzen duen emaitza: 97.000 entzule izaten ditu egunero.
Horrez gain, Radio Vitoria, EiTBren irrati arabarrak, 24.000 entzule bereganatu ditu, iaz epe berean zituen emaitzak hobetuz.
Estudio General de Mediosek hiru neurtaldi egiten ditu urtean. Elkarrizketa pertsonalak eta telefono deiak eginez neurtzen ditu Espainiako Estatuko hedabide guztiek duten jarraitzaile kopurua.