Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

40 urte lanean

Gaur egun 1500 ikasle ditu San Fermin Ikastolak

40 urte bete ditu nafarroako hiriburuko ikastolak, eta hau dela eta tarte berezia egitea erabaki dute Euskadi Irratiko "Faktoria"n

Iruñeko san Fermin eta Paz de Ziganda ikastolek berrogei urte bete dituzte aurten eta “Faktoria”n urteurren hau aitzaki hartuta, lau hamarkadetako eboluzioa izan dute hizpide ikastetxeko zuzendariekin eta bertako ikasle ohiekin.

NaBai-ko parlamentaria den Uxue Barkos, San Fermin ikastolako ikasle ohia da eta bere ikasle garai gogorrak gogoratu ditu: “Eskola Txartel ofizialik gabeko ikasleak ginen...Eskola ikuskaritzako ordezkariak etortzekoak zirenean, haur guztiak beste leku batera eramaten gintuzten”. Gaur egun ere Ikastolek borrokan jarraitzen dutela ere salatu du Barkosek, “Nafarroan oraindik ikastola asko daude ikastola estatus-ik ez dutenak eta hori lor dezaten borrokatzen segi behar dugu”.

Urte gogorrak izan zirela hasierakoak garbi dago. 13 ikaslerekin bakarrik hasi ziren martxan Iruñeako ikastolak, hauxe adierazi du Pilar Vicentek, San Fermin ikastolako zuzendariak.