Euskadi Irratia
Joxean Zapirain, Gehitu
"Transexualitatearen urtea izendatu dugu aurtengoa"
Oihane Yustos
Euskadi Irratia
Gauzak aldatzen ari direla pentsatu arren, oraindik munduan badira homosexual izateagatik heriotz zigorra ezartzen duten herrialdeak.
Iran eta Saudi Arabiaren kasuak dira. Herrialde garatuetan egoera ez da horren larria baina, oraindik ere lan handia egin behar dela aitortu dute homosexual eskubideen defendatzaileek. Transexualena da egoera zailean.
20 urte bete dira aurten Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuela. Joxean Zapirain, Gehituko presidentearen arabera, "gezurra badirudi ere oraindik beste horrenbeste gertatzen da. Amerikako Psikiatria elkarteak gaixotasun mentalen sailkapenean oraindik ere transexualitatea jasota duela. 2012an berrikusiko du zerrenda hori. Horregatik, data horri begira, Estatuko federazioa osatzen dugun taldeek transexualitatearen urtea aldarrikatu dugu".
Eusko Jaurlaritzak, Nafarroan onartu duen Transexualitate legearen eredua jarriatzea espero du Zapirainek. "Espero dugu Osakidetzak ere sexu aldaketen ebakuntza osoko lege proiektuan jartzea, argia ekarriko diote pertsona horien egoerara".
Bikote homosexualen adopzioari dagokionez, Euskal Herria barruan egoera oso desberdinak daudela dio Zapirainek. "Hegoaldean baakrrik garatu dira eskubideak, iparraldean ez dute ez umerik adoptatu ezta ezkontzeko eskubiderik ere. Urruti daude oraindik. Beraz, aurrerapenak gertatu direla esaten dugunean, hegoaldeaz bakarrik ari gara".