Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia Erreportajeak

Burusoilak

Ainhoa Etxebeste

Euskadi Irratia

Zein da ilea galtzearen arrazoia? Ainhoa Etxebestek Euskadi Irratirako erreportajea prestatu du.

Audioak (1)

Ingurura begiratu eta burusoilak gero eta gehiago ikusten ditut.
Soilak aitonak ziren nere oroimenean, baina urteak aurrera egin duten ahala pertsonak azkarrago ilea galtzen duten zantzua hartuta nengoen eta baietz esan dit Harkaitz Barreros Urretxuko pelukero eta estilistak. "Gero eta jende gehiagori gertatzen zaio" eta faktore asko daude baina " estresa eta elikadura dira batez ere" ilea galtzen hasteko arrazoiak.

Urretxuko HR ile-apaindegi mistora www.concept-hr.com kopuru berean iristen dira soiltze arazoak dituzten gizon edo emakumezkoak "gero eta gazteagoak eta 17 edo 20 urterekin ilea galtzen hastea benetako arazoa da".

Prebentzioa

Harkaitzen ustez , ilea erortzea saihesteko prebentzioa egin behar da "ileak sustraia du eta sustrai horri behar bezala jaten eman behar zaio, eguzkia, harnasa, euria eta elurra ere bai aldian behin". Ilea zaintzen berandu hasten gara, ohe buruan ,dutxan edo eta sorbaldan eroritako ileak erruz azaltzen direnean. Orduan miraririk ezin da egin , asko jota , geratzen den ilea sendotu eta erorketa geratu "emakumeek hormonen abantaila duzue eta tratamenduarekin -batzuetan - berpiztu ere egiten da" esaten dit Harkaitzek. Eta onartzen du emakumezkoari gizarteak zailago jartzen diola" ez gaude ohituta ilerik gabeko emakumeak ikusten".

Makinila

Joseina Etxeberria Gazteako gure lankideari oso gazterik hasi zitzion ilea erortzen eta uda batean New York-en egin zuen egonaldia baliatu zuen itxura aldatzeko "entradak neuzkan eta pentsatu nuen, zergaitik ez naiz rapatzen ?".

Harrezkero ez da damutu "atraktibotasuna ez du ilea izatea edo ez izateak jartzen". Gizonezkoek soiltzen hasten direnean gaizki pasatzen dutela esan digu eta egoera horri aurre egin beharrak "zure buruarekiko segurtasuna lantzen" ere laguntzen duela. Harkaitzi berriz , "ilea janzteko osagai bat" dela iruditzen zaio eta ez du ondo ikusten "makinilarekin burua era bat soiltzea ,ileak loditu, argaldu" edo irudia aldatzen lagudu diezazukeenean.

Teknikak

Inejertoaeren teknikan asko aurreratu da azken hamarkadan "egun zeure ilea hartu, kultibatu eta berriro jartzen dizute eta harrigarri- ena , sei-zortzi hilabetera hazten hasten da" Harkaitzek esaten digunez. Teknika berria garestia da, baina berak bere bezeroengan ikusi dituen emaitzak ikusita, erabiliko luke behar izanez gero. Joseinari ez zaio halakorik pasa burutik , "momentuz horrela jarraituko dut , ispiluan ondo ikusten dut nere burua" eta irudiari garrantzia handia ematen dio.

Harkaitzek ere irudiari, neurrian, baina garrantzia eman behar zaiola uste du "nor ez da koketoa itxuraz bohemioa ,hipye-a, modernoa ala klasikoa izan ?".


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia