Euskadi Irratia
Scott Walker 'Urrezko Diskoa'n
Kabareteko esistentzialismoa amerikana dotorez janzten denean
O.K
Euskadi Irratia
Lepo luzeko jertse beltz esistentzialistaren gainetik amerikana dotorea bota du Scott Walkerrek. Orkestrazioarekin apaindu ditu Jaques Brel-en kanta ederrak.
Abestietako mezuaren gordintasuna errespetatu du Brel-en hitzak frantsesetik ingelesera itzultzerakoan. Baina melodien musikalitatea azpimarratzen saiatu da, kanten doinuak orkestrarako moldatuz. Walter Scott-en hasierako diskoetan sarri agertzen dira Jaques Brel-en kantak. Abeslari estatu batuarrak gazte-gaztetatik mirestu du kantautore frantsesaren begirada zorrotza. Brel-ek munduaz emandako ikuspegi eta azalpenak. Sentsibilitate esistentzialista horretatik sortutako eta landutako kantak.
“Scott Walker sings Jaques Brel” lan monografikoa, 1981garren urtean plazaratu zen. Motza da, 30 minutu inguru irauten du. Diskoak guztira 9 gai jasotzen ditu eta oso harrera ona izan zuen. Urruti dago ordea Jaques Brel-en estilotik. Artista frantziarrak kabaret esistentzialistaren sotiltasun minimalista maite du. Scott Walkerrek berriz, “crooner” amerikarraren giroan armonizatu eta moldatu ditu Brel-en konposizioak.