Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Saio berria

Koldo Almandozen 'Trebiñu II', irailetik aurrera, Euskadi Irratian

EiTB

EiTB

Goizero, 07:55etik aurrera, 'Trebiñu II' fikziozko saioaren hiru protagonisten abenturak izango ditugu entzungai, Euskadi Irratian.

Asteon, ikasturte berriaren hasierarekin batera, denboraldi berriari emango dio hasiera Euskadi Irratiak. Berritasunen artean, Koldo Almandozek idatzi eta zuzendutako 'Trebiñu II' fikziozko saioa izango dugu entzungai.

Goizero, eta atal txikietan banatuta, irrati-fikzio ‘espazial eta espezial’ honetaz gozatzeko aukera izango dugu Euskadi Irratian, 07:55etik aurrera.

Hiru pertsonaia nagusien abenturak Gorka Etxebesteren, Lierni Ibargutxiren eta Mikel Fernandezen ahots ezagunen bitartez ezagutuko ditugu.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia