Euskadi Irratia
"Urrezko Diskoa"
Ijitoen poza eta bizi-mina
O.K.
Euskadi Irratia
Energiaz betetako gitarra, biolin eta akordeoiak. Musika sutsua. Erritmo azkarrak. Hileak tente jartzen dituzte Taraf de Haidouks talde erromaniarraren kontzertuek.
Ez harritu beraz, gauza bera gertatzen bazaizu “Band of Gypsies” ( Ijito Banda) diskoarekin, zuzeneko kontzertu batean grabatu baitzen 2001ean.
Grabazioa Bukaresteko kontzertu batean egin zen. Agintariek Bukaresten elkartu baitzituzten ijitoak, pentsatuz, bizitza nomadarekin jarraituz gero sekula ez zirela errumaniar sentituko benetan.Musikari profesionalek osatutako klanak daude Errumaniako ijitoen artean. Hoien artekoak dira Taraf de Haidouks taldekoak. Izena euskaratuko bagenu "Gaizkile Taldea" deitu beharko genieke. Izan ere, Haidouks izena ematen zitzaien Robin Hood-en tankerako bidelapur ongileei eta pertsonaia hoiei buruzko erromantzez josita dago ijitoen herri-musika.Hamahiru lagunek osatzen dute Taraf de Haidouks taldea gaur egun. Gazteenak 20 urte ditu eta zaharrena 70en buelta dabil. Bulgaria eta Turkiako musikariak daude eta baita Mazedoniako Kocani Ijito Orkestrako partaideak ere. Zuzeneko kontzertuak emateaz gain eta diskoak grabatzeaz gain hainbat soinu bandatan ere hartu dute parte. Esaterako Tony Gartlif’s-ek zuzendutako "Latcho Drom" filmeko soinu banda interpretatu zuten.
1. Dance of the Firemen 1:29
2. A La Turk 6:09
3. Sorrow, Only My Sorrow 4:07
4. The Return of the Magic Horses 5:01
5. A Gypsy Had a House 3:46
6. A Stork Crosses the Danube, In the Company of a Raven 6:35
7. Absinth I Drink You, Absinth I Eat You 5:03
8. Cacurica Dances 1:31
9. Carolina 5:26
10. Green Leaf, Clover Leaf 3:55
11. I''m a Gambling Man 6:46
12. Little Buds 4:58
13. Bride in a Red Dress 4:36
14. Back to Clejani 2:56