Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Iñaki Goirizelaia

'Presiopean egin dut lan'

Oihane Yustos

Euskadi Irratia

Asteazkenean egingo diren unibertsitaterako hautaprobetarako guztia prest du EHU-k. Proba berriak dira baina, aurrikusia zeuden ahozko frogak 2012 arte atzeratuko direla aurreatu du Goirizelaiak

Europan "Bologna"ko prozesuarekin egindako bidea Hego Ameriketan zabaltzetik dator EHUko errektorea. Munduko 1000 errektoreekin batera Mexikoko Guadalajaran bilera egin berria du, "Guadalajarako ajenda" osatzeko. "Orain 10 urte Bologniako deklarazioak Europan egin zuena, deklarazio honek Iberioameriketara eramango du beraz, uste dut oso momentu inportante baten aurrean gaudela" esan du Iñaki Goirizelaiak.

Bologniak metodologia aldaketa ekarri duela gaineratu du EHU-ko errektoreak, formazioez gain gaitasunak hartu behar dituelako ikasleak. "Albiste Faktoria"n egin dioten elkarrizketan Goirizelaiak esan du Bologniaren kontra egin diren protesta guztiak onartzen dituela baina, bere iritziz "Bologniaren prozesu hau aurrera doa, ez du atzera bueltarik eta abantailarik baino ez du ekarriko".

URTE BETE KARGUAN

18 hilabete egin ditu Iñaki Goirizelaiak errektore karguan, "Asko ikasiz" dioenez. "Ikasi dut presiopean lan egin behar dela, hori banekien baina, begi guztiak gainean daudela senetitzen dut eta begi batzuk begi zorrotzak dira eta besteak begi hurbilak, kariñosoak. Begietara begiratzen ikasi dut". Unibertsitate barru eta kanpotik sentitu ditu presio horiek errektoreak, komunikabide, alderdi politiko eta bait kalean ere. Unibertsitatea herriaren motore izaten dela defendatu du berriro, "Motore hau ez baitabil, herria ez da ibiliko". Hortik eman nahi izan dio ikutua unibertsitateari: "Publikoa dela argi dugu, gizarteari begira egon behar duela, ikerketan oinarritu behar dela. Unibertsitate ikertzaile bat da eta nazioartean kokatutakoa".

UPV ez dela unibertsitatearen izena esan du berriro Goirizelaiak, ondo zabalduta dagoen arren. Estatutuetan UPV-EHU izena jasota dago eta jendearen iritzia ezagutu asmoz, 15 mila lagunen artean inkesta egin dute, izen gustokoena zein den jakiteko. Euskal Herriko Unibertsitatea Estatuko lehen bosten artean kokatu nahi du Goirizelaiak eta horretarako tresna ikerketa izate nahi du. Defendatzen diren tesi kopurua 300tik 450 izatera pasa nahi du, eta esparruak zabaldu. "Gu oso onak gara fisika eta kimikan baina, arlo konkretu batzuetan hobetzeko bidea dago. Humanitateetan adibidez". Ikerketetan inbertitzea nahitaezkoa da errektorearen ustez.

MURRIZKETAK

Eusko Jaurlaritzarekin unibertsitate plana negoziatzen ari dira datozen lau urterako finantziazio markoa zehazteko. Bertan ikusiko dute ze nolako murrizketa ezarriko diren baina, neurrikoak izatea nahiko luke Iñaki Goirizelaiak. Ikasleek ordaindu behar dituzten tasak prezio publikoetan egotea defendatu du baina, zehaztapena eginaz: "Egia da askotan ez dakigula zenbat balio duen EHUn ikasteak eta hori garrantzitsua da. Jendeak jakin behar du ikasleak konpromiso bat duela gizartearekin eta beraz, gradu batek lau urte eskatzen baditu eta ikasle batek zortzi urte behar baditu, hor arazo bat dugu".

HAUTAPROBA

Asteazkenean egingo dituzte ikasleek unibertsitatean sartzeko hautaprobak. Guztia prest du EHU-k. Proba berria da aurten baina, ezartzekoak ziren ahozko probak ez dira oraindik ezarriko. 2012.urtea arte gutxieenz ez dira egingo, erabakia hartzen den arte.