Euskadi Irratia
Teenage fanclub
Denborak zimeltzen ez duen power-pop musika
O.K.
Euskadi Irratia
Teenage Fanclub eskoziarrek sekula ez diote uko egin power-pop estiloari. Taldearen soinuak ahots armonia asko ditu. Instrumentazioari dagokionez, Byrd estiloko gitarrek agintzen dute.
Baina taldeak badu beste ezaugarri nagusi bat. Hiru konpositore-kantari ditu, bakoitza bere nortasunarekin.
Konpositore bakoitzaren eskua garbi ikusten/entzuten da Grand Prix diskoan. Izan ere, oso modu jakinean banatzen dituzte lanak Blake, McGinley eta Love-k. Bakoitzak bere kantak abesten ditu. Kontzertuetan abesti kopuru bera kantatzen dute eta hiruren abestiak txandakatuz joaten dira kontzertuan barrena.Taldearen bihotza izan dira beraz, Norman Blake (ahotsa, gitarra) , Raymond McGinley (ahotsa, gitarra nagusia) eta Gerard Love (ahotsa, baxua). Aldatuz joan dira ordea taldeko bateria jotzaileak: Francis MacDonald, Justin Cobley, Brendan O’Hare, Paul Quinn eta Francis MacDonald (berriro ere). Teklatuekin Finlay MacDonald aritu izan da.Grand Prix diskoan honako kanta hauek entzun daitezke.
1. About You 2:41
2. Sparky''s Dream 3:17
3. Mellow Doubt 2:42
4. Don''t Look Back 3:43
5. Verisimilitude 3:31
6. Neil Jung 4:48
7. Tears 2:43
8. Discolite 3:07
9. Say No 3:12
10. Going Places 4:28
11. I''ll Make It Clear 2:33
12. I Gotta Know 3:27
13. Hardcore / Ballad 1:48