Euskadi Irratia
Urriak 16
Gastronomia izango du ardatz igandeko 'Zubiak' saioak
EiTB
Alaia Martinek eta Artzen Letonak 'Zaporeak' proiektua ezagutuko dute, eta Añanako Gatz Haranean ibiliko dira, besteak beste.
-
Añanako Gatz Haranean
Gastronomiaren bidetik etorriko da igande honetan, urriaren 16an, Euskadi Irratiko 'Zubiak' saioa. Ahotik sabelerako zubiak, zaporetik zaporerakoak eta lurretik lurrerakoak izango dituzte ardatz Alaia Martinek eta Artzen Letonak.
Horretarako, Zaporeak proiektua ezagutuko dute Oraitz Garciaren eskutik. Gainera, Añanako Gatz Harana bisitatuko dute;
Atxuriko zubian eta merkatuan ibiliko dira, eta Markinako Zubiondo jatetxea eta Antsotegi jauregia ezagutuko dituzte.
Igandean, 15:00etatik 16:00etara, gastronomiaren zubiak izango ditugu entzungai Euskadi Irratian.