Euskadi Irratia
"Amarauna" saioan
Osakidetzaren asteburuko zerbitzuaren berrantolaketa berria, aztergai
Erredakzioa
Lehen mailako arreta zerbitzuaren berrantolaketa dela-eta, 48 anbulatoriok itxi egingo dute larunbatetan EAEn. Aldaketak ekar ditzakeen ondorioez aritu gara solasean "Amarauna"n.
Asteburuetako lehen mailako arreta zerbitzuaren berrantolaketa larunbat honetan bertan jarri du martxan Osakidetzak. Berrantolaketa horren arabera, osasun zentroen % 40 itxita egongo dira; hain zuzen, 48 anbulatoriok itxi egingo dute larunbatetan. Trukean, Etengabeko Arretako Guneen (EAG) jarduera indartu egingo da.
"Amarauna" saioan, aldaketa horrek ekarriko dituen ondorioez aritu gara solasean asteburu honetan Jesus Larrañaga Osakidetzako Bilboko Eskualdeko zuzendari gerentearekin, Eli Barandiaran Donostiako Amara Berri Etengabeko Arretako Guneko langilearekin eta Kristina Otermin ELA sindikatuko kidearekin.