Euskadi Irratia
Abenduaren 18an
Bilbo ezagutzera joko du igandeko 'Zubiak' saioak
G.U.
Artzen Letonak eta Alaia Martinek Bizkaiko hiriburua hobeto ezagutuko dute, hainbat gonbidaturen laguntzaz.
-
Artzen Letona, Patxo Telleria, Alaia Martin eta Mikel Martinez
Igande honetako 'Zubiak' saioak Bilbo izango du ardatz. Artzen Letonak eta Alaia Martinek, tarteka-marteka, euskal hiriburu bat ezagutzera joko dute, eta Bizkaikoaren txanda izango da aste honetan.
Horretarako, hainbat lagun alboan hartuta arakatuko dituzte Bilboko bazterrak. Jonekin Artxandara igoko gara Bilboko panoramikaren bila, eta zubiz zubi azalduko digu Bilbo. Ainhoak Bilboko kaleen soinu banda jarriko digu. Natik Bilbon errefuxiatuak ongietorriak direla azalduko digu plaza Biribileko errotondatik. Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreek hiriaren maskara erantziko dute. Azkenik, Oihana Bartra bertsolariak BIBAz hitz egingo digu.
France Blue Pays Basque Iparraldeko irrati katea eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten 'Zubiak' saioaren 15. atala izango igande honetan, 15:00etatik 16:00etara.
etara.