Euskadi Irratia
Joseba Llorente
'Trasladoa egiten ari naiz, kutxak atera eta atera'
K.A.
Euskadi Irratia
Realeko jokalari berria 'Faktoria'n izan da
Realak fitxaketak egin ditu denboraldi berrirako. Paco Sutil azken-azkena eta Joseba Llorente dira. Hondarribikoa pozik eta gogotsu dator bueltan. Astuna da beretzako leku aldaketa, lan asko ekartzen baitu pilatutako dena jasotzeak. Bestalde, Josebak dio "pena handia ematen dit Villarrealen bizitako une zoriontsuak eta lagunak atzean uztea".
Hala ere, horrela bizitzen ikasi egiten dela dio eta hala tokatu zaiola. Uztailaren 19an hasiko da Realean eta itxaropentsu dago; ikusitakoak ikusita Realak oinarri ona baduela dio Lehen Mailan denboraldi ona egiteko.