Euskadi Irratia
Sukaldaritza "Faktoria"n
Arroza Txirlekin
L.G
Euskadi Irratia
Plater errez, eta ederra, Esti Uriarte sukaldariaren eskutik
Lau lagunentzako errezeta
OSAGAIAK
· 400g arroz
· Esnegain likidoa 100ml
· Gatza
· Irina
· Oliba olioa
· Perrexila
· 300ml ur
· Txirlak
PISTOARENTZAKO OSAGAIAK (BARAZKIENTZAKO)
· Tipula
· Piper berdea
· Piper gorria
· Azenarioa
· Kalabazina
· Baratxuria
NOLA EGIN
Lehenik pistoa edo barazkiak egingo ditugu
· Barazki guztiak garbitu eta txiki txiki egingo ditugu.
· Kazola batetan barazkiak olio pixka batekin jarri eta bertan egosi guztiak su txiki edo baxuan (garrantzitsua).
BIgarren urratsean arroza egosiko dugu
· Ura irakiten hasten denean arroza gehitu eta 7 minutu edukiko dugu kazolan.
· Arroza uretik atera eta zartagin edo paellera batetan ipiniko dugu barazkiekin nahasteko prest.
· Arroza erabat egosi dadin urarekin estaliko dugu eta esnegaina gehituko diogu
· Ondoren gatz, pixka bat jartzeko garaia izango da
· Oliba olioa, irina, ura eta txirlekin saltsa berdea egingo dugu
AURKEZPENA
Platerean jartzerako orduan alde batetik arroza jarriko dugu eta gainetik txirlak jarriko dizkiogu. Guztia saltsa berdearekin bustiko dugu.
On egin!