Euskadi Irratia
Otsailak 5
Baiona hobeto ezagutuko dugu, igandean, 'Zubiak' saioan
G.U.
EiTB
Lapurdiko hiriburua barrutik ezagutuko dute Alaia Martinek eta Artzen Letonak, igande honetako saioan.
-
Baiona
Baionan ibiliko dira Artzen Letona eta Alaia Martin igande honetako 'Zubiak' saioan. France Bleu Pays Basque Iparraldeko irrati kateak eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten saioaren hogeigarren atala izango da entzungai otsailaren 5ean, 15:00etan.
Reginak Euskal Museoaz eta Baionako zubiez hitz egingo digu. Gainera, Maialenek eta Mariok beren istorioa kontatu, eta Bodega di Marioz hitz egingo digute. Port Neuf karrikako Cazenave txokolatearen jatorria ere ezagutuko dugu. Arroxa Euskalduna tabernako alabaren begietatik ikusiko dugu garai bateko Baiona. Bestalde, Baionan ikasle dabiltzan gazte batzuekin elkartuko gara, eta Begiz begi taldean dabilen Xabi baionarrarekin hitz egingo dugu hiriaz.
Igande arratsaldean, entzun 'Zubiak' saioa, Euskadi Irratian.
strong>