Euskadi Irratia
Estatutaren alde
Herritarrek kalean bere haserrea azalduko dute bihar
X.U.
Euskadi Irratia
'Faktoria' bi gonbidatuen iritziz, Bartzelonako kaleetan ikusiko duguna Estatutuaren inguruan sortu den eztabaida baino gehiago da
Gorka Knorr-en arabera, "Ez da txantxetakoa gertatu dena. Formalidade guztiak hautsi dira. Kongresuan eta senatuan onartu ondoren, erreferenduma egin ondoren, auzitegien epaia etorri da eskumenak murriztuz". Knorr-ek uste du alderdi sozialistak behar duela oraingo eztabaida.
Gilen Ormazabalek bat egin du bihar kaleetan jende asko izango dela esanaz. "Ez dakit 1977koa bezain handia izango oten den proteta baina, jendeak haserrea azalduko du. Kataluniako jendearentzat kontzientzia kolpe bat izan delako". Arlo ekonomikoan batez ere, erantsi du irakasleak. Katalanen liberaltasuna ikutu delako eta mugak jarri zaizkiela ulertu dute. "Sentiberatasuna dago" dio Ormazabalek, "kataluniarrei ukitu dizkiete euren erabakitzeko ahalmenaren mugak eta horrek haserreti dutu. Sentimentu hori handituko da eta ageriagoa egingo da".
Gorka Knorr-ek nabarmendu du Estatut bera negoziazten ari zenean erreakzio gordin bat sortu zela kataluniarren kontra, "Antikatalanismoa dena eta horrek era ekarri du beste egoera bat Kataluniara". Horrek eragin zuzena izan du, alderdietatik haratago doan mugimendu soziala sortu da, Katalunia beste maila batean jarri da". "Trenen arteko talka handi" baten moduan irudikatu du gertatu dena. EAko buruzagi izandakoak dio, "Espainiarren zabarkeriaz Auzitegitera joan dira eta ez dira konturatu ze zurrunbiloan sartu diren".
Subiranotasunarekin lotuta dauden elementuak daudela esaterakoan bat egin dute bi adituek: hizkuntza, nazio izaera ikutu dira. Eta horregatik, uste dute, etorkizunean eragina izango duela egun hauetan Estatut-arekin gertatzen ari dena: "Abiapuntua bat izango da manifestazio hau, ikuskizun dago zertarako baina, gauzak ez dira lehen bezalakoak izango" dio Knorr-ek. Hauteskundeetan izan liteke aldaketa horietako bat, Generalitat-ean aldaketa etorriko ote den idatzi baita. Knorr-ek dio: "Iragarpena da CIUk hurrengo gobernua osatzea, akaso ez gehiengo osoarekin baina, gauzak beste era batean egingo dira".