Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

Martxoak 19

Ogia dastatuko dugu izango da igandeko 'Zubiak' saioan

G.U. | ERREDAKZIOA

EiTB

Alaia Martinek eta Artzen Letonak ogia aletuko dute igande honetako saioan.

  • Gure Ogiako Unai eta Eneko Elgezabal eta Mauricio Lanesse

    Gure Ogiako Unai eta Eneko Elgezabal eta Mauricio Lanesse

Ogia dastatuko dute Artzen Letonak eta Alaia Martink igande honetako 'Zubiak' saioan. France Bleu Pays Basque Iparraldeko irrati kateak eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten saioaren hogeita seigarren atala izango da entzungai martxoaren 19an, 15:00etan.

Elkarrizketa nagusian, Gure Ogiako Unai eta Eneko Elgezabal eta Mauricio Lanesse ogigileak ezagutuko ditugu. Bestalde, Serge Harizgain labe zaharrak berreskuratzeaz ariko zaigu, eta Erramun Elichiry, aldiz, ogia egiteko propio hautatutako gariaz. Gainera, Alazne Agirrezabalagak ogiaren balio nutrizionalak eta kalteak aipatuko dizkigu.

Igande arratsaldean, entzun 'Zubiak' saioa, Euskadi Irratian.

atian.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskadi Irratia