Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

"Trikiliklik" saioan

Mauriziaren kantaera eta Elgetak maisu moduan egindako lana

O.E.

Euskadi Irratia

XX. mendea hastearekin, bi urteren aldean jaio ziren Maurizia Aldeiturriaga eta Jazinto Rivas, Elgeta, eta 'Trikiliklik' saioan mintzagai hartu dituzte.

Aste honetako "Trikiliklik" saioak Maurizia Aldeiturriaga eta Jacinto Rivas Elgeta izan ditu protagonista. 1904an Maurizia. 1906an Elgeta. Emakume bizkaitarra panderojolea izan zen. Gizonezko gipuzkoarra, soinujolea. Bataren eta bestearen bizitzek apenas izan zuten ikustekorik, baina beraiek asko jakin gabe ikur bilakatu dira.

12 urterekin hasi zen Maurizia plazetan panderoa jo eta kantatzen. Ez zen plazetara ateratzen aurreneko emakumea izan, baina beste batzuen gainetik pasa da historiara. Senarra Karakol soinujolea zuen eta elkarrekin ibili ziren plazarik-plaza, Karakoli bihotzeko gaitza atzeman zioten arte. Orduan hasi zen Maurizia Leon Bilbao eta Fasiorekin jotzen, eta garai hartakoak dira ezagun egin diren grabazioak.

Jazinto Rivas Elgeta, berriz, jotzaile handia izateaz gain, soinu irakasle gisa bizi izan zen. Asto gainean jarrita, baserriz baserri ibiltzen zen soinua jotzen irakasten eta trikitilari askoren testigantzen arabera, berari esker iraun du soinu txikiak.

Bi pertsonaia hauek egindako lan handia errepasatuko dugu "Trikilikli" saioaren hirugarren atalean.