Euskadi Irratia
Martxoak 26
Pilotan ariko gara igandeko 'Zubiak' saioan
G.U. | ERREDAKZIOA
EiTB
Alaia Martinek eta Artzen Letonak pilota izango dute ardatz igande honetako saioan.
-
Elgoibarko zubian izango gara, besteak beste. Argazkian, Artzen Letona eta Nadia Adi Bastida
Pilotan ariko dira Artzen Letona eta Alaia Martin igande honetako 'Zubiak' saioan. France Bleu Pays Basque Iparraldeko irrati kateak eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten saioaren hogeita zazpigarren atala izango da entzungai martxoaren 26an, 15:00etan.
Elkarrizketa nagusian, Jon Juanesekin hitz egingo dugu Raketistak lehen eta orain elkarteaz. Erraketistak lehen euskal emakume kirolari profesionalak izan ziren, eta ahazturan jausi dira. Bestalde, frontoi ondoan den Elgoibarko zubia deskribatuko digu Nadia Adi Bastidak. Haizea Zamora irundarra munduko pala txapelduna izandakoa da, eta pilotaz, padelaz eta gaztea izanik kirolari izateak galarazi dionaz hitz egin dugu harekin. Gainera, Eskutik enpresako Ellande Alfarok eta Martine Huguenardek pilotak eskuz nola egiten diren eta zein motatakoak dauden azalduko digute.
Igande arratsaldean, entzun 'Zubiak' saioa, Euskadi Irratian.
strong>