Itxi

Irratia

Euskadi Irratia

Euskadi Irratia

"Faktoria"

Gasherbrum II mendian geratu zen betirako Felix Iñurrategi

Doltza Barandiaran

Euskadi Irratia

2000ko uztailaren 28an hil zen, mendiaren tontorra zapaldu eta beheranzko bidean.

Tontorra zapaldu eta beheranzko bidean gertatu zen istripua, bi anaiak lotuta zihoazen soka eten egin zen eta maldan gora jauzi zen Felix. Mendiaren beste aldean zer zegoen ikustera gerturatu eta hantxe geratu zen.

Goizeko 8ak ziren Euskal Herrian Felixek eta Albertok Gasherbrum II gailurra zapaldu zutenean (8.035 m), pozaren pozez Euskadi Irratiako uhinetatik igorri zuten mezua. Iñurrategi anaiek elkarrekin egin zuten hamabigarren eta azken zortzimilakoa izan zen. Gailurrerako bidea ez zen batere xamurra suertatu, igoera azken zatiak beraiek ireki behar izan zituzten.

Ilunabarra iristearekin batera, pozetik saminera egin zuten euskaldunek, bat-batean ilundu zen eguna. Gailurretik beherako bidea bi ordutan burutu zuten, bigarren kanpalekuan ziren. Felix ez zen beherago iritsi. Astebete lehenago dozenaka mendizale igarotako soka apurtu egin zen, Alberto bost minutu lehenago pasa zen. Mendian behera 400 metro amildu zen Felix.

Denborak hegan egin du eta gaur hamar urte betetzen dira ezbeharra gertatu zenetik. Kolpe gogorra izan zen Arebatxaletarrentzat, Euskal Herri osoa hunkitu zuen albisteak.

Heriotzaren hamargarren urteurrenean Alberto Broad Peak-etik itzuli berria da, Juan Vallejo eta Mikel Zabalzarekin hiru tontorrak lotu eta bide berri bat irekita. Bi anaiek 1984.n urtean elkarrekin hasitako bideari eusten dio Albertok, edozein gailur zapaltzean, uneoro, presente dauka anaia.