Euskadi Irratia
Sukaldaritza "Faktoria"n
Barazkiak foie freskoarekin
L.G.
Euskadi irratia
Lau lagunentzako errezeta, Esti Uriarteren eskutik.
OSAGAIAK
2 Azenario
2 Kalabaza xerra
250 g Leka
Piper gorri bat
4 tipulin
Porrru bat
400-500g Foie frekoa
Oliba Olioa
Gaza
Piper beltza
Bikarbonatoa
Ura
PRESTAKETA
Tipulina krema egiteko
Tipulina eta porrua txiki txiki egin eta egosten jarri. Biguna dagoenean ura bota eta irabiagailutik pasa..
Barazkiak
Barazkiak garbitu, zuritu eta tiretan ebaki (“juliana” eran). Ura irekiten hasten denea, galdarraztatu (Ur irakinetakoa egin) eta bikarbonatoa bota (kolorea ez galtzeko) . Uretan pixka bat mantendu (3-4 minutu) ,ez dira egosi behar. Atera orduko ur hotzetara bota (izotzarekin ahal bada).
Ateratzeko orduan
Krema berotuko dugu eta plateran “ohe” modura ipiniko dugu. Gero galdarraztutako barazkiak plantxan jarriko ditugu. Zartaginetik pasa olio eta gatzarekin kolorea hartu arte. Platera polita gera dadin barazkien koloreekin jolastu dezakegu.
Foieri gatza eta piper beltza botako diogu eta gero plantxan jarriko dugu oso bero dagoela. Buelta eta buelta eman (1-2 minutu)
Foie barazkien gainetik jarriko dugu