Euskadi Irratia
Maiatzak 7
Nazioartean ibiliko da, igandean, 'Zubiak' saioa
G.U. | ERREDAKZIOA
EiTB
Alaia Martinek eta Artzen Letonak nazioarteko zubiak ekarriko dizkigute.
-
Irati Laboa
Nazioartean ibiliko da igande honetan Artzen Letonak eta Alaia Martinek gidatzen duten 'Zubiak' saioa. France Bleu Pays Basque Iparraldeko irrati kateak eta Euskadi Irratiak elkarlanean egiten duten saioaren hogeita hamabigarren atala izango da entzungai maiatzaren 7an, 15:00etan.
Pragara joango gara Arkaitz Basterra zinemagile zornotzarrarengana, eta Cafe Louvren kontatuko digu bere bizitzaren berri. Polonian bizi den oiondar bat elkarrizketatuko dugu Guardiako Assako zubian. Edurne Azkarate izena du, eta antzezlea da. Indianoak taldeaz, Amande Anin eta Paula Charron. Aratz Estonbak eta Leire Rodriguezek Kurdistanera egin duten bidaiaz eta hango egoeraz hitz egingo digute.
Aste honetan, beraz, atzerriraino luzatuko dugu gure zubia, bertako sustraiak dituztenen adaxkei tiraka.
Igande arratsaldean, entzun 'Zubiak' saioa, Euskadi Irratian.
atian.